ARTEA

GABRIELA WIENER
Gabriela Wiener

Topaketa Gabriela Wiener idazlearekin. Luisa Etxenikek moderatutako hitzaldi-eztabaida.

Gabriela Wiener (Lima, 1975). Madrilen bizi den idazle eta kazetari perutarra da. Liman Literatura ikasi zuen eta Bartzelonan, Kultura Komunikazioko maisutza. Sexografías (2008), Nueve Lunas (2009), Llamada perdida (2014), Dicen de mí (2018) eta Huaco retrato (2021) liburuez gain Ejercicios para el endurecimiento del espíritu (2014) eta Una pequeña fiesta llamada eternidad (2023) poema-liburuak ere argitaratu ditu.

Bere lehen istorioak Etiqueta Negra kazetaritza narratiboko aldizkarian argitaratu ziren. New York Times egunkariko zutabegilea izan zen espainieraz, Marie Claire Españako erredaktore burua eta nazioarteko hedabide askorekin kolaboratzen du. Bere herrialdeko Kazetaritza Sari Nazionala irabazi zuen, idazle batek eragindako genero-indarkeriaren kasu bati buruzko erreportaje bati esker. Familiarekin batera taularatu dituen hainbat performanceren sortzailea da. Qué locura enamorarme yo de ti antzezlana idatzi eta antzeztu zuen. @Sudakasa, arte eta idazkera migratzailearen proiektu kolektiboaren parte da. Undiscovered (2023), Huaco retrato eleberriaren ingelesezko itzulpena, hiru sariren finalista izan zen: Booker Prize Internacional 2024, PEN America eta Rómulo Gallegos 2025. Atusparia (2024) eleberriak Bartzelonako Ciutat saria irabazi berri du, gaztelaniazko liburu onenari, 2024an.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Erotismoa eta manipulazioa, collagearen bidez. Kultur Etxeko komunetan. (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Gabriela Cendoyak STM-GCBC argazki-liburuen bildumako hainbat piezekin bookjockey sai... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Hitzaldi ziklo honetan hainbat adituk historiari eta arteari buruzko gaietan sakontze... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Natalia Suárez da Artea abian proiektuaren seigarren edizioan parte hartuko duen arti... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Nodos Germinales liburuak XX. mendeko azken hamarkadan artearen sistemak izandako bil... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ylenia Benitok gidatutako gaztelaniazko literatur solasaldia Amélie Nothomb idazleare... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
06
Azaroa
Osteguna
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago