ARTEA

ESTEBAN URKIAGA LAUAXETA. POESIA, ARTEA, IDEOLOGIA
Esteban Urkiaga Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia

Jon Kortazar idazleak azken urteotan Lauaxetari buruz idatzi dituen artikuluak bildu ditu liburu honetan eta Harkaitz Canok lagunduta, elkarrekin aurkeztuko dute museoan. Artikulu batzuk aurrez argitaratuak izan dira toki eta hizkuntza desberdinetan; beste batzuk, aldiz, orain arte ez dute argia eta plaza ikusi.

Kortazarrek berak hala azaltzen ditu liburuaren bi zatiak: " Lehen ataleko hiru kapituluetan landu ditut izenburuan diren hiru gai nagusiak: Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen saiatu naiz. Jesus Guridiren zarzuelarekin eta Ortega y Gasseten eta Unamunoren pentsamenduarekin erkatu da euskal poetaren emaitza. Bigarren atalean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu dut "santu kulturalen" teoriari jarraikiz. Horrela bere bizitzaren irudia, Mungiako Udalak 2005ean eginiko omenaldia eta bere liburuek kaleetan duten agerpena aztertu ditut, gaur egun poetak gizartean duen itzala marrazteko asmoz. Liburua Lauaxetaren irudi ezezagunekin eta garaiko argazkiekin horniturik dago".


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Erotismoa eta manipulazioa, collagearen bidez. Kultur Etxeko komunetan. (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Gabriela Cendoyak STM-GCBC argazki-liburuen bildumako hainbat piezekin bookjockey sai... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
José Manuel Juan Soto argazkilariak Racionalismo de campo proiektuaz hitz egingo du, ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
AGET-ETSAko ikasleek muntatutako Chrysalis pabiloi esperimentala ikusgai izango da mu... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua Euskal Herrian egon diren industrializazio ga... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketak lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
01
Urria
Asteazkena
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago