![]() |
2026ko martxoaren lehen astean egingo da Larratxo Kultur Etxean Emakumeen XLI. Astea.
02: La maja y la mona Aroa Berrozpe, Susana SoletoAntzerkia. La Mona (Lisa) eta La Maja (jantzita), mihise paregabe eta errepikaezina. Aroa Berrozpe eta Susana Soleto, bi aktore bakarrak eta menderaezinak. Erritmo bizkorreko eta umorez beteriko komedia honetan, adiskidetasuna, hipokrisia, irudi estetikoa edo feminismoa dira azaleratuko diren gaietako batzuk.
03: Casa en llamas Dani de la Orden, 2024Filma. Montse oso hunkituta dago familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako Cadaqueseko bere etxean, Costa Bravan. Duela hainbat urte dibortziatu ondoren, bere pareja ohiak bikote berria du, seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi egiten dute bere bizitza, kasu handirik egin gabe. Baina Montseri ezerk eta inork ez dio lortuko gogoak izorratzea; denbora gehiegi darama une honen zain. Asteburu hau bai ala bai asteburu aproposa izango da... horretarako dena erre behar badu ere.
04: Confesiones en la peluquería Zaloa Zamarreño, Libe MendizabalAntzerkia. Ile-apaindegi bat konfesio leku bat ere izan daiteke, baina ez fidatu zure ile-apaintzaileaz. Obra honetan, auzoko ile-apaintzaileak bezeroa orrazten duen bitartean, bezeroak zerbait kontatzen dio, bera tartean dagoela jakin gabe. Orduan gatazka bat sortzen da haien artean, baina obrak... ezusteko bira bat ematen du.
05: ¿La madurez, la mejor edad? Construyendo nuevos modelos de madurez Pepa BojóHitzaldia. Erronkei, beldurrei eta heldutasunaren eta zahartzaroaren ikuspegiari buruz eztabaidatzeko eta alderdi positibo guztiei balioa emateko. Garrantzitsua da hausnarketa partekatutik heldutasun-erreferente eta -eredu berriak eraikitzea, eta heldutasun osasungarri, atsegin, autonomo eta askea izateko behar den guztia aldarrikatzea.
Hitzaldiaren ondoren, sevillana eta zumba erakustaldiak.

