ARTEA

EL INVASOR
El invasor

Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz aurkeztutako solasaldian José Antonio Pérez Ledo gidoilariaren (Bilbo, 1979) eta Alex Orbe irudigilearen (Barakaldo, 1973) El invasor (Astiberri, 2024) komikiaz hitz egingo dugu.

José Antonio Pérez Ledo telebista, irrati, prentsa eta komikietako gidoilaria da. Besteak beste, Cadena SER, Rolling Stone, Jot Down, Orsai, Público eta eldiario.es kateekin kolaboratu du. Órbita Laika, Escépticos eta Ciudad K kultur programen sortzaile eta zuzendaria da, baita El gran apagón eta Guerra 3 soinu-fikzioena ere. Esto no es una historia de amor eta Cementerio de secretos eleberrien egilea ere bada, besteak beste.

Alex Orbe gazte-gaztetatik hasi zen animazioa lantzen, eta, ondoren, haurrentzako eta gazteentzako liburuak, publizitate-kanpainak eta komikiak ilustratzen hasi zen. Komikiak argitaratu ditu El Balanzín bezalako aldizkarietan eta Dolmen, De Ponent, Nexus, Infame & Co., Rumble, Xabiroi... bezalako zigiluentzat lan egin du. Les Aventures du Bourlingueur argitaratu du Frantzian eta hemen Los enciclopedistas eta El invasor.

El invasor komikiak koronabirusak eragindako konfinamenduaren erdian bakarrik dauden bi pertsonaiaren topaketa kontatzen digu: Omar, 18 urteko ikasle marokoarra, kalean lo egiten duena, eta Carol, 32 urteko emakumea, luxuzko hoteletan ostatu hartzen duena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Erotismoa eta manipulazioa, collagearen bidez. Kultur Etxeko komunetan. (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Haur literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta M... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BUSTURIA
Aurretik mendian jasotako perretxiko-espezieak jaso, hautatu eta sailkatu egingo dira... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Mario Benedetti idazlearen (Paso de los Toros, Uruguai, 1920) Primavera con una esqui... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
14
Urria
Asteartea
Intxaurrondo K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago