ARTEA

AFROTOPÍA, HÉCTOR MEDIAVILLA
Afrotopia, Héctor Mediavilla

Erakusketa hau Donostiako Giza Eskubideen XIX. Zinemaldiaren parte da.

Hogeita hamabost argazkilari afrikar gaztek hiru Acerca (AECID) tailerretan (Dakarren, Senegal; Niameyn, Niger; eta Bamako, Mali) diseinatu eta emandako lanen aukeraketa biltzen du Afrotopia erakusketa kolektiboak.

Erakusketa osatzen duten 58 argazkiek ingurumenari, iraunkortasunari, globalizazioari, emakumeek gizartean duten rolari, gazteen amets eta asmoei edo Afrikako kontinenteko tradizioari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen dute.

Argazki erakusketak Felwine Sarr idazle, ekonomialari eta musikari senegaldarrak sortutako terminoaren izena hartzen du: AFROTOPÍA. Afrikar kontinenteari begiratzeko modu berri bat planteatzen du Sarr-ek liburuan: deskolonizazio mentalaren alde eginez eta utopia aktibo bat proposatuz, non kontinenteak bere proiektua garatuko duen, egungo paradigma birpentsatuz eta kanpotik ezarritako parametroetatik urrunduz.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00- 20:30

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeetan: 10:00-14:00.

Itxita astelehen eta jaiegunetan

Aste santua (Apirila 11-24)

Asteartetik ostiralera: 10:00- 14:00

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeetan: 10:00-14:00

Itxita astelehen eta jaiegunetan (14-18)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Oteiza eta Chillida erakusketaz gozatzeko beste modu bat. Oraingoan, poesiaren bidez,... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Oteiza eta Chillida erakusketaz gozatzeko beste modu bat. Oraingoan, poesiaren bide... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Historiaren etxean, Motako Gazteluan, Donostiari begira erakusketa dago. Horren ingur... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
25
Ekaina
Larunbata
Aiete K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
26
Ekaina
Igandea
Aiete K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago