BABES-ko artistek ibilbide luzea dute, baina lan honekin haientzat garrantzitsua den urratsa eman dute. Gurasoak izan ziren eta ordutik ezer ez da berdina haientzat. Eta formatu handietan jokatzetik formatu intimoenera pasatu nahi izan dute, eta beren akting-a, mugimendua, perkusioa eta kantua eraman nahi izan diete bizitza honetan ibilbidea hasi eta beren nortasuna eratzen ari diren pertsona horiei. Arreta osoa eta edozein xehetasun, keinu, soinu, mugimendu, sentsazio eta sentimendu xurgatzeko gaitasuna duten horiei.
Laburbilduz, haientzat transzendenteen eta garrantzitsuena den emanaldia eskaintzea. Eta bide berri honetan adin txikieneko pertsonekin lan artistikoan espezientzia sakona duen Kristof Hiriartek gidatzen ditu zuzendari artistiko gisa.
Zuzendaritza artistikoa: Kristof Hiriart.
Gidoia, eszenaratzea eta eszenografia: Kristof Hiriart.
Ahotsa, perkusioa eta mugimendua: Thierry Biscary y Oreka TX (Harkaitz Mtez. de San Vicente & Igor Otxoa).
Argien diseinua: Antoine Decembri.

