Marea goian zegoen batean, kontatu beharreko istorioak itzuli zituen itsasoak lehorrera. Horregatik, kalea hondarrez eta zapataz beteta agertu zen. Oinezkoek harrituta galdetzen zuten, Nola heldu dira honaino? Norenak dira? Zer kontatu nahi digute?
"Andante"mozorro antzerkia da eta, era poetikoan, hitzik gabe eta umore ukitu zainduarekin, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anonimoen istorioak. Gureak izan daitezkeen zapatenak.
Zuzendaritza artistikoa: Iñaki Egiluz, Joserra Martínez
Zuzendaritza teknikoa: Jon Kepa Zumalde, Paco Trujillo
Antzezleak: Sandra Fdez., Itziar Fragua, Fernando Barado, Jon Koldo Vázquez, Roberto Castro, Anduriña Zurutuz

