Ateak 19:00etan zabalduko dira.
Bordelarra sortzez, Eléonore Fourniauk 23 urterekin historia ikasketak utzi eta Istambulera jo zuen musika ikasketetan sakondu asmoz. Turkiera eta kurduera menperatzen ditu, eta bere kantutegian inguruko kantu ugari jaso ditu, tartean zazaki eta yazidi kantuak ere.
Kurdistanen tradizionala den Baglama (saz) jotzen du berak, baita Europan garatua den zarrabetea soka instrumentua ere, hango doinu eta erritmoetara ederto egokituta. Azkenaldion nahasketa elektronikoak ere sartu ditu zenbait lanetan, eta 2015eko Cold of Kalandar (Kalandar Sogugu) filmaren soinu bandaren musika konposatu du.
Newroz egunaren karietara Kurdistanekiko elkartasun plataformak antolatua.
Kutxa Beltza
ELEONORE FOURNIAU