WILLIAM PARKER TRIO
William Parker Trio

William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria)

William Parker

William Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista, idazlea eta pedagogoa da.

Abangoardiako Jazzaren tradizioari gaurkotasuna emateko hainbat proiektu bultzatu ditu, guztiak ere zorrotzak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Creative Music Orchestra, The Cosmic Mountain Quartet edo In Order to Survive.

Bere ibilbidean zehar, Cecil Taylor, Milford Graves, Don Cherry, Peter Brotzmann, Peter Kowald, David S. Ware eta beste hainbat izen handirekin kolaboratu du. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu lider gisa, 150 grabazio ingurutan parte hartu du, sei liburu idatzi ditu, eta mundu osoko jaialdi eta agertokietan aritu da.

William Parker musikari mitikoa da, eta arrasto ezabaezina utzi du musika garaikidean. Berrikuntzarekin hartua duen konpromisoagatik, bere sormen askatasunagatik eta musikaren hizkuntzaz duen ezagutza sakonagatik funtsezko bilakatu da Jazz modernoaren eta musika sortzailearen historian.

Eri Yamamoto

Eri Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra Estatu Batuetara joan zen 1995ean. Gaur egun, eta New Yorkeko eszenan egindako ibilbidearen ondoren, bere instrumentuaren interpreterik berezi eta originalenetako bat da.

Azken hiru hamarkadetan, New Yorkeko zirkuituan, Japonian, Kanadan, Afrikan, Jamaikan, Australian eta ia Europa osoan aritu da, jaialdi handiak klubekin edo espazio txikiagoekin tartekatuta.

Jazzaldian, bi ediziotan gozatu ahal izan dugu Eri Yamamotoren musika dotore eta iradokitzaileaz, 2019an, Easo Abesbatzak lagunduta, eta 2023an, bitan, bere hirukotearekin eta piano soloan.

Ikuo Takeuchi

Japonian jaioa baina New Yorken ezarria, hiri horrekin lotura estua duen bateria eta konpositorea da Ikuo Takeuchi.

Era askotako proiektuetan lan egin du, eta jazzmen handien bateria ere izan da, tartean Charlie Persip, Reggie Workman, George Garzone, Eddie Henderson, Cecil McBee eta Richie Beirach. Eri Yamamoto pianistarekin kolaboratu ohi du, eta berarekin batera William Parkerren taldean ere parte hartzen du.

 

 

William Parker abonamendua:

William Parkerrek Donostiako 59. Jazzaldian emango dituen hiru kontzertuak biltzen dituen abonamendu bat badago. Hemen eskuragarri.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Igandea
Victoria Eugenia Antzokia
12:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago