MUSIKA

MARIA JOÃO & MÁRIO LAGINHA QUARTET
Jazzetik harantzago
Maria Joao abeslariak eta Mário Laginha pianistak orain dela 25 urte sortu zuten jazz munduan ezohiko bezain erakargarria den bikotea. Musika klasikoaren osagaiak soinu afrikarrekin, brasildarrekin eta portugaldarrekin uztartzen dituzte, rock eta pop-aren eraginekin batera.
María Joao eta Mario Laginharen arteko harreman artistikoak 1983an hasi ziren, kantariak lehen diskoa (‘Quinteto Maria Joao’) Mariok pianoaz lagunduta grabatu zuenean. Elkarlan hori ehunka kontzertutan eta dozena bat grabaziotan soberako konplizitate eta iaiotasuna frogatu duen elkarketa artistiko baten ernamuina izan da. ‘Chocolate’ dugu jazz zirkuituetako ohiko partaide bihurtu den bikote portugaldar honen azken lana, baina bere errepertorioan musika klasikoaren printzak ere ageri dira, Portugal, Brasil eta Afrikako musika tradizionalaren osagaiekin batera. 
Elkarren bertuteak osatu eta areagotzen dituzte. Begibistakoa da Laginhak The Hamburg Radio Band, The Remix Ensemble eta The Drumming Percussion Group gisako proiektuetan bildutako esperientzia, gozatzeko modukoa Joaoren ahots-moldagarritasuna, eta arras ulergarria Wayne Shorter eta Gilberto Gil bezalako artistekin batera jardun izana. Eszenatokian, Nelson Cascais kontrabaxuan eta Alexandre Frazao baterian daudela azaltzen dira.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago