MUSIKA
Testua: Kmon

BBK ON STAGE
Sala Bbk
BBK ON STAGE
BBK on Stage zikloa Bilbora itzuliko da 2024an
2023-12-13
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugarren edizioak 4 kontzertu izango ditu, datorren urteko martxoan, apirilean eta maiatzean zehar egingo direnak.

Dagoeneko ziklo honetatik igaro dira Rayden, Marlon, Paula Mattheus edo Juanito Makandé artistak, eta gaur egun ezinbesteko hitzordu bihurtu da egungo musika-talentuarentzat, baita kontzertu gehienetan sarrerak agortzen dituen publiko leialarentzat ere.

Zikloa martxoaren 23an hasiko da, Bartzelonako Malmö 040 taldearen eskutik; izan ere, 2023. urte honen hasieran ‘Los Cobardes Viven Siempre’ lehen albuma argitaratuta, dagoeneko lortu dute haien izena igaro den udako jaialdi askotan agertzea. Hilabete geroago, apirilaren 20an, Tu Otra Bonita taldeak alaitasunez eta festaz beteko du BBK Sala, musika, izaera eta pasioz beteriko eztanda eskainiz beren kantu berriei esker, taldearen "Alegría de Vivir" edo "Alitas de Mar" hits handiez gain.

Azkenik, maiatzean, egungo musika-panoramako artista berezienetako bik joko dute. Alde batetik, maiatzaren 4an, Idoiak esperotako bere bigarren lana, "De andar y desandar", estreinatuko du BBK Salan. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuliko da. Bestalde, maiatzaren 18an, BBK ON STAGE zikloa itxiko du Valeria Castrok, 2023an “La raíz” abestiagatik kanturik onenaren kategorian Latin Grammy sarietarako izendatu duten artistak. 24 urte besterik ez ditu Valeria Castrok, ahots sentikor, hauskor eta hotzikararako aproposaren jabe da, eta promesa izateari utzi dio benetan errealitate izateko. Kontzertu hau gaztelaniadunen munduko ahotsik oparoenetako batekin hitzordua izango da, zalantza barik.

Kontzertu guztietarako sarrerak ostiral honetan, abenduak 15, 10:00etan jarriko dira salgai, BBK Salan bertan edo Internet bidez.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SALA BBK
Musikalak José Antonio Nielfa La Otxoaren biografia islatzen du. Bilboko Bbk Salak ekoitzi du. (gehiago irakurri)
SALA BBK
Besteak beste, Cupido, Corizonas, Egon Soda, Tulsa eta Depedro arituko dira zikloan (gehiago irakurri)
SALA BBK
Martxoaren 31n hasiko da eta Bilboko gizarte-bizitza astintzea du helburu, pop-a estilo ireki eta poliedrikotzat hartzen dut... (gehiago irakurri)
SALA BBK
Bilboko Sala BBK aretoak publiko eta kultura-joera berrietara hurbiltzeko apustua sendotzen du, pieza alternatibo eta erronka... (gehiago irakurri)
SALA BBK
Arte alternatiboari eskainitako Bbk Off jaialdiaren lehen edizioa hartuko du Bilboko Sala Bbk aretoak uztailaren 5etik 11ra b... (gehiago irakurri)
SALA BBK
Musikak, dantzak eta antzerkiak beteko dute martxoko eta apirileko egitaraua, emakumezko eta sortzaile gazte ugarik jardungo ... (gehiago irakurri)
SALA BBK
Sala Bbk aretoak emanaldi ziklo interesgarria antolatu du, Covid 19 pandemiak eragindako konfinamendua arindu eta euskal kult... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago