MUSIKA
A. Arabesco
Photo: A. Arabesco
Testua: Igor Cubillo

LAPIDO
Abesti apartak (eta hautsitako ametsen bat)
Songwriter aparta ez ezik, Abestien (hizki larriz) zaleek entzuten duten kantautorea dugu Lapido; baita horrelako bat behintzat idatzi nahi duten konpositoreek ere. 091ko kide ohia apurtutako amets gehiago zabaldu du 'Formas de matar el tiempo' albumean, bakarka grabatu duen zazpigarrena.

.091 Espainiako pop rock talderik onenetarikoa izan zen, beriziki Jose Ignacio Lapido gitarristak idatzitako testuen kalitateagatik. Taldeak 1996ko maiatzaren 18n eman zuen azken kontzertua. Gau hartan, ostera, ez zen itzali gaur egun rock kantautore bikain dugunaren magia, disko bakoitzean kalitate maila igotzen jarraitzen baitu, entzule askorengana iristea lortzen ez badu ere. 'Formas de matar el tiempo' album  berrian beste behin azaldu du abestia, konplexutasun handiko literatura-lana den heinean, arte adierazpen gorena izan daitekeela.

 
Habia hutsek, bazterrean utzitako trenek, kolpatutako txakurrek, bidezidorrek eta amildegiek, herdoildutako legeek, kale bakartiek, ehorzleek eta itzal mozorroek betetzen dute itzulerarik gabeko bidez eta alanbre gainean emandako dantza pausoz osatutako ibiltokia. Bertan inor ez dela erabat errugabea gogora dakarkigu Granadako songwriterrak. Tristurarik gabe, dantza egiteko gonbitea ere egiten digu, R&R pixka bat...Itzela, Lapido. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBAO Kafe Antzokia Bilbao2011/10/7 OSTIRALA21.30Askoren iritziz, Jose Ignacio Lapido granadarra espainiar rock kantautor... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago