MUSIKA
A. Arabesco
Photo: A. Arabesco

LAPIDO
Rockaren zintzotasuna
BILBAO Kafe Antzokia Bilbao2011/10/7 OSTIRALA21.30Askoren iritziz, Jose Ignacio Lapido granadarra espainiar rock kantautorerik onena da. Haren testu mamitsuek 091 taldearen jarraitzaileak liluratu zituen; gaur egun ere ematen dituen kontzertuak oasi zoragarriak dira. 'De sombras y sueños' aurkeztuko du, bakarka grabatu duen seigarren diskoa.

Bere ideia musikalei leiala, konpositore aparta eta interpretatzaile pertsonala. Jose Ignacio Lapidok (‘Lapido’ soilik bere jarraitzaile fidelarentzat) zerbait itxuraz erraza baina bereziki zaila lortzen du: zahartzen ez diren abestiak, urteak joan eta urteak etorri klasiko bihurtzen diren horietakoak.

Hori da konpositore, gitarrista eta abeslari honen meritu nagusietako bat. 80ko hamarkadaren hasieratik espainierazko rock-aren ezinbesteko erreferentea izan da; ibilbide horretan ezin aipatu gabe utzi 091 ahaztezinak, 15 urtez Lapido arima eta sorkuntza-motore nagusi izan zuen taldea.

‘De sombras y sueños’ du izenburu bakarka argitaratu duen seigarren diskoak, orain arte utzi digun berriena. Rock-zintzotasunez beteriko 13 abesti eder dira. Modak joan eta etorri egiten dira. Lapido bezalako jendearen musikak iraun egiten du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
A. Arabesco
Songwriter aparta ez ezik, Abestien (hizki larriz) zaleek entzuten duten kantautorea dugu Lapido; baita horrelako bat behintz... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago