Erakusketak Paxtonen praktiken, intuizioen eta sentsazioen ideia bat ematea du helburu, eta zortzi estudiotan egituratuta dago; horietako bakoitza inprobisatzen eta mugimenduan dagoen gorputzari aplikatutako ‘barneko teknika’ bati dagokio. Dantzako estudioan Paxtonek bere buruari behin eta berriz egiten zion galdera batean oinarritzen da: Zer egiten du nire gorputzak hartaz kontziente ez naizenean?
Horrela, dantza praktika eta errepresentazio bezala hartuta, erakusketak aretoko espazioak eraldatu, behin-behineko dantza garaikide estudio bilakatzen ditu, eta ikusleei eta profesionalei gonbit egiten die beren mugimenduen inguruan hausnartzera. Steve Paxton: Drafting Interior Techniques lanak mugimenduan dauden irudien erakusketa bat planteatzen du ikus-entzunezko pieza, performance, elkarrizketa eta instalazioen bidez. Azken batean, mugimenduaz gogoeta egin nahi da, dantzan ari diren buru baten eta gorputz baten ikuspuntutik.
Koreografoaren alderdi ugariei omen eginez, erakusketa osatzeko, tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako performance, hitzaldi eta mintegi ziklo batez osatutako programa publikoa izango da, sektoreko profesionalek emandako Contact Improvisation saioekin batera.
Steve Paxton: Drafting Interior Techniques Culturgest Lisboaren jatorrizko ideia bat da, non 2019ko martxoa eta uztaila bitartean aurkeztu zen lehen ald