KMON LIVE ONLINE
Testua: Kmon

DERIBEN KATALOGOA/CATÁLOGODEDERIVAS AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa
AZETXEAN
Oscar González Mata: 'Deriben katalogoa'. Azkuna Zentroa Alhondiga Bilbao. #AZEtxean
2020-04-27
Bilboko Azkuna Zentroa kultura-eduki digitalak eskaintzen ari da Internet bidez, Covid-19 koronabirusak eragindako osasun larrialdia eta konfinamendua arintzeko. 'Katalogoen Deriba' izeneko ekimena zabaldu du. Horren bidez, Oscar Gomez Mata eta Espe Lopez sortzaileek 'banakako deribak' egitea proposatzen dute, partehartzaileen barne bizitzaren eta hiri paiasaia lotzeko asmoarekin.

Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek, artistek sortutako instrukzioak deskarga ditzakete pdf formatuan. Era berean, azalpen gehigarriak ere entzungai daude Sarean. Oscar Gómez Mata eta Espe López artistek Deriben Katalogoaren lehenengo fasea zuzentzen dute; jarduera horretan zenbait deriba gauzatzea proposatuko dute, eguneroko hiri-paisaiak behatzea eta esploratzea landuz.

Deriba indibidualak proposatzen ditugu publikoarentzat, bertan momentuan egiteko edota zure agendara egokitzeko.

Oinez ibiltzeko ekintzaren bitartez hiri-paisaiaren eta parte-hartzailearen barne-biziaren artean loturak finkatzeko asmoa duten praktikak dira deribak. Ustekabekoa esnatu, guztiok dakiguna eta ezagutzen duguna berrasmatu eta probatu.

Zoria, sinkronikotasuna eta serendipia piztu. Esperientzia horretatik abiatuta, material pertsonala nola sortzen den ikusi. Deribaren ideia, aldez aurretik jasotako jarraibideekin lekualdatze edo ibilbide fisko eta mental gisa irudikatuta, parte-hartzailearen ikuspuntua aldatzen ahaleginduz.

Ariketa hori eginez, deriba material artistikoa sortzeko tresna ere bihur daiteke. Lekualdatze fisikoak eta mentalak hainbat material aurkitzera eta biltzera garamatza: testuak, gogoetak, pentsamenduak, irudiak, soinuak... Mugitu pentsamendua, ezezagunarekin topatu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AZKUNA ZENTROA
Ana Laura Aláez (Bilbao, 1964) artistaren 'Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío' erakusketa hartuko du Bilboko ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bureau Veritasen COVID-19aren aurkako Global Safe Site ziurtapen-prozesua osatu eta gainditu du. Ziurtagiri horrek COVID-19ar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarekin... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques eraku... (gehiago irakurri)
BERRIZ
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroak doako egitarau digital, ireki eta interesgarria sortu du, kulturaz gozatzeko aukera izan dadin Covid1... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroak doako egitarau digital, ireki eta interesgarria sortu du, kulturaz gozatzeko aukera izan dadin Covid1... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago