MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

MARCOS COLLADO
Abangoardia, arriskua eta tradizioa
2014-05-15
Marcos Collado (Madril, 1979) gitarristak rock progresibotik jazz garaikideraino doazen eraginen arteko zubi musikala eratu du 'Suite' (Balu Producciones, 2014) albumean. Beste bi musikari handiren laguntza izan du proiektuan: Ander Garcia (baxua9 eta Miguel A. Benito (bateria).

Noizbehinka zintzotasunez eta ausardiaz gainezka egiten duten proposamen musikalekin topo egiten duzu. 'Suite', Marcos Collado (Madril, 1979) gitarristak grabatutako disko ia kontzeptuala, horren adibide garbia dugu. Ander Garcia (baxua) eta Miguel Benito (bateria) musikarien laguntzaz estudioan eta zuzenean grabatutako albuma elkarrengandik urrun bide dauden eraginen arteko zubi musikala da, besteak  beste rock progresiboa eta jazz garaikidea.Ia 45 minutuko diskoa da, kontzeptu beraren inguruan bildutako zenbait piezaz osatutakoa. Bidaia musikal txikia, batzuetan elektrikoak, besteetan nagusiki erritmikoak eta beste batzuetan eztiki melodikoak diren pasarteetan zehar. Wayne Krantz (irakasle izan zuen) eta Ben Monder bezalako gitarristak miresten dituen musikari batek gidatutako bidaia.



'Suite' bezalako proposamen baten arriskua aukeratutako formulak sor dezakeen arbuiotik dator hein handi batean. '45 minutuko suitea? Hori gogorregia da niretzat!' Pentsa dezake batek baino gehiagok. Baina albumaren barne koherentziak eta pelikula bateko gidoia bailitzan eman dioten egitura ia zinematografikoak (klimax erritmikoak une ia anbientalekin tartekatzen dira) entzungai egoki bilakatzen dute bai jazzaren zaleentzat eta bai rock klasikoaren jarraitzaileentzat.


Marcos Colladok lan bikaina egin du disko honetan. Zuzenean ikustea ideia ona izan daiteke.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago