Lizz Wright, Ravi Coltrane Quintet, Tom Harrel Quintet eta Medeski, Martin & Wood Trio arituko dira 365 Jazz Bilbao zikloaren 2013ko egitarauaren barruan. Ziklo honek urte osoan zehar zabaltzen ditu jazz musikaren doinuak, generoaren zale guztien zorionerako.
.Musikari, konpositore eta ekoizlea. Bere diskoetxea sortzeko urratsa ere eman du: RKM Music. Ravi Coltrane saxofonista estatubatuarra, John Coltrane mitikoaren eta Alice Coltrane pianistaren semea, eszenatokian inprobisazio luzeak egitea gustuko duen artista geldiezina da. Baina ez du zoriaren mende uzten 1998an finkatu zen ibilbidearen geroa. Orduan 'Moving pictures' argitaratu zuen, bere estreinako diskoa.
Geroztik beste bost album grabatu ditu, Joe Henderson bezalako musikariekin parekatu dute eta besteak beste post bop-ari eta jazz garaikideari lotutako ondare musikala finkatu du. Ralph Alessi tronpetaria, David Virelles pianista, Drew Gress baxu-jotzailea eta Eric McPherson bateria-jotzailea dira 'Spirit fiction' disko berritzat duen boskoteko gainerako kideak. Joe Lovanok ekoitzi du Blue Note etxearekin estreinaldia den lana; bertan Coltraneren beraren eta Alessiren zenbait pieza jo, eta Paul Motian-en eta Ornette Colemanen beste bina moldatu dituzte.
Segur aski asko interesatuko zaizu...