MUSIKA

ROBBEN FORD BAND
Blues oinarriko sendotasuna eta fusioa
Grammy sarietarako bost izendapen ditu CVan Miles Davis, George Harrison eta Joni Mitchellekin batera rock eta jazzean ibilitako Kaliforniako bluesman-ak. Gitarrista honek 1972an egin zuen debuta eta 30 disko inguru kaleratu ditu, horietako hamar Ford Blues Band taldearekin.

Robben Ford-ena dugu bluesaren munduan izandako karrerarik sendoenetakoa, eta aski ezagunak eta aitortuak dira sei harien gainean frogatu duen trebetasuna eta bluesa, rocka eta jazza fusionatzeko gaitasuna. Bere neurrira egindako Fender modeloa duen kaliforniar honek 13 urte zituela eta saxofoia ikasten ari zela ekin zion 60eko hamarkadan gitarra jotzeari, bere kasa, Michael Bloomfield eta Elvin Bishop-i begira.

1972an, bakarka egindako lehen diskoa kaleratu zuen, 'Discovering the blues', eta 2012an, Michael Landau, Jimmy Haslip eta Gary Novak-ekin batera landutako Renegade Creation proiektuaren bigarren zatia argitaratu du, 'Bullet'. Bata eta bestearen artean, bost aldiz izendatu dute Grammy sarietarako, eta Miles Davis, George Harrison, Joni Mitchell eta Kiss bezalako artista handiekin lan egin du. Bere diskografiak 20 album ditu, horietatik bost The Ford Blues Band, The Ford Brothers eta The Charles Ford Bandekin egindakoak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago