MUSIKA

THE JIM JONES REVUE
Rock and roll bizi-bizia
Rock and roll onaren zaleak lasai bizi daitezke Jim Jones rockero britainiarrarena bezalako bandak dauden bitartean, Jerry Lee Lewis eta Little Richard gisako aitzindari basatien legatua bizi-bizirik mantentzeko prest. Pianoak eta gitarrak norgehiagokan dihardute bere hiru albumetan.

The Jim Jones Revue-k ‘The savage heart’ dakarkigu, taldearen laugarren lana (‘Here to save your soul’ single-bilduma gogoan hartzen baldin badugu). Izenburua bat dator kantarien izaerarekin, izan ere, 2007an hasi zirenez geroztik, egungo rock and roll domestikatuan horrenbeste goresten den osagai basatia mantentzen eta igorten baitute. Joera hori erabateko jarreraz hausten dute, pianoari protagonismo handia emanez, eta honek, generoan aitzindari izan ziren Little Richard eta Jerry Lee Lewis-en jardun sutsuarekin lotzen du haien proposamena.

Ez da inondik ere ideia ona, rock and rock bizi-biziko emanaldi indartsu, izerditsu eta trinko hau galtzea, publikoari espasmo zoriontsuak eragin eta hezurrak aterarazteko aukera paregabea, Londresko talde honek erabili ohi duen erritmo zoroari jarraitzekotan. Ahotsean eta gitarran, Jim Jones dugu taldeko burua, ikusleei aurrez aurre eta “kontuak garbitzeko ordua” dela azalduz begiratzen dien frontmana.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago