MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

THE BOTS
Punk & blues goiztiarra
Vans Warped Tour 2011-k agerian utzi zuen Kaliforniako nerabe hauen talentua. 15 urteko Anaiah Leik bateria jotzen du. Mikaiah-k, 19 urtekoak, abesteaz eta sei hariak jotzeaz arduratzen da. Black Keys eta White Stripes taldeekin konparatu eta punk & blues gisa sailkatu dituzte berehala.

Edonor harritzeko modukoa da, gitarra, bateria eta ahotsaren laguntza hutsaz, ahalik eta zaratarik handiena ateraz, musika beltzik gordinena berreskuratzeko ahaleginean dabiltzan bi nerabe hauekin topo egitea. Nahitaezkoa da The White Stripes bezalako artistekin konparatzea, eta beren iaiotasuna, dinamismoa, kontzentrazioa eta elkar-ulertzea guztiz ezohikoa da 19 eta 15 urteko gazteengan.

Horiek dira Mikaiah eta Anaiah Lei-ren adinak. Israelgo 12 Tribuak delako rastafari erakundearen itzalpean hazitako bi anaia kaliforniar hauek, The Bots, sekulako arrakasta lortu zuten Vans Warped Tour-en, eta Black Keys-ekin konparatu dituzte punk & blues primitiboa jotzean erakutsi duten amorru eta gustu onagatik. Bi single eta album bat grabatu dituzte jadanik. Albuma 2009an osatu zuten, 15 eta 12 urte zituztela, jatorrizko hamar doinu eta Yeah Yeah Yeah-ren 'Art star' kantuaren moldaketa bat bilduz. Oraingo bira amaituta, bigarren albuma prestatzeari ekingo diote. Ezin goiztiarrago izan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago