MUSIKA

CAMPANADAS DE BODA (LA CUBANA)
Guztiok protagonista garen parodia
Bizitzako gertakizun txiki bakoitzaren atzean antzertia dagoela azaldu nahi du beste behin La Cubana Kataluniako konpainia legendarioak. Familia aberats baten alaba Violetaren ezkontza du abiapuntu ezkontzen antzertiari buruzko istorio honek, umorez, musikaz eta kolorez betea.

 

Bizitzaren antzertiaz barre egitea eta barre eragitea du helburutzat La Cubanak, 1980an Sitgesen sortutako konpainia historikoak. Haren ateraldi berria, hori egitea  jende guztia noizbait protagonista izan den muntaiarik handienarekin: ezkontza bat.

"Antzezlan guztietan erakutsi nahi dugu eguneroko bizitzako gertakizun txiki guztien atzean antzertia dagoela eta ezkontzak antzerti horren zati garrantzitsua dira", azaldu du konpainiaren gaur egungo zuzendari eta sortzaile kide Jordi Millanek. Hori dela eta, 'parodia handiaren parodia" hau sortu dute, Rius sendia protagonista hartuta. Riustarrak hiriko loradenda ezagunaren jabeak dira eta laster alaba Violeta ezkondu behar zaie.

Ospakizuna endredo-segida baten abiapuntua izango da, La Cubanako aktoreek estilo bereziaz kantatzen eta kontatzen dituztenak. Bukaerak, konpainiaren aurreko ikuskizunetan bezalaxe, ezusteko handia gordetzen du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago