MUSIKA

RAYNALD COLOM
Jazz tronpetaren magoa El Ravalen bizi da
2014-01-28
Wynton Marsalis eta Kenny Barron-en diszipulua, Raynald Colom (Vincennes, Frantzia, 1978) nazioarteko jazz tronpeta-jotzaile kotizatuenetako bat da. Manu Chao, Chicuelo eta Perico Sambeat gisako izarrekin batera aritua, duen jakituria nabaria da 'Rise' bikainean, bere albumik berriena.

 

Harry Potterrek makilatxo magikoa aukeratu ez zuen bezalaxe, berak ere ez zuen hautatu, berez heldu baitzitzaion eskuetara. Aitak (hura ere musikari profesionala zen) tronpeta bat oparitu zion zortzi urteko besterik ez zela eta lau zeramatzala biolina jotzen. Topaketa horren ondorioz hasi zen Raynald Colom (Vincennes, Frantzia, 1978) nazioarteko jazz tronpeta-jotzailerik onenen artean jarri duen ibilbidea musikala.
 
Ezin Colomen soinuaren magia ulertu bizileku duen El Raval Bartzelonako auzo multiarrazialaren testuinguruan kokatu gabe. Han ezagutu zuen Manu Chao, zeinarekin 'Clandestino' biran jo baitzuen. Hala, bere musikan zipriztin flamenkoak, klasikoak eta hip-hoparen sartzen dira, beti naturaltasunez eta behartu gabe.
 
Eragin horiek guztiek, jazz klasikoarekin batera, kolorea jartzen diote 'Rise' (2012) album berri bikainari. Genero hau une bakar eta errepikaezinetan dastatzen dela sinetsita, zuzenekoaren lengoaiara itzuliko du erabat gomendagarria den bira honetan.  

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago