MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

RUSSIAN RED
Agent Cooper
Lourdesen berrasmatzea
2014-03-29
Lourdes Hernandezek molde lasai eta pop sonoritateko indie kantautore gisa eman zuen bere burua ezagutzera. Arrakasta handia izan zuen, baina ez zen geratu. Are gehiago, madrildarrak elektrizitatea besarkatu eta bere burua berrasmatu du 'Agent Cooper'-en, Chiccarellik ekoitzitako diskoa.

 Lourdes Hernandez bueltan da berriz 'Agent Cooper'-diskoarekin. Girotze eta sentimenduz betetako disko honetan, bere ahotsaren hainbat erregistro erakusten du. Gizonezko izenak daramatzaten hamar kantu berriotan, une atmosferikoak biltzen ditu, batzuk dantza egiteko aproposak eta beste batzuk pop jite nabariz hornituak. Baina batez ere, elektrizitatea bereganatu du pop atsegin, pausatu, retro samar, xalo eta akustikoan sailkatutako artistak. Pixka bat kikilduta azaldu ondoren, madrildarrak barnean zeraman zarata kanporatu eta bere burua berrasmatu du U2, Beck, The White eta The Strokes taldeekin aritutako Joe Chiccarelli ekoizlearen eskutik.

 

Lan berria Lourdes-i urrezko diskoa eman zion 'I love your glasses' lehen albuma argitaratu eta sei urtera dator. Ondoren etorriko zenaren aurrerapena besterik ez zen izan, bigarrena 25 herrialdetan argitaratu eta Europatik, Ameriketatik eta Asiatik pasatuz 120 emanaldi izan zituen bira batean aurkeztu baitzuen. Russian Red-en ordua da.

   

 

 

 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago