MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

GONZALO RUBALCABA
Teknika bikaina eta arima latinoa
2014-01-27
Bi Grammy Latinoren irabazle eta latin jazzaren erakusgarria, kubatar pianista honek salsa gisako genero beroak ere jorratu ditu. Orquesta Aragon eta Proyecto taldearekin aritu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion 1987an. 'XXI Century' du diskorik berriena.

Latin jazz eszenan aski ezaguna da maiatzean 50 urte bete zituen pianista kubatarra. Miresmena eta begirunea bereganatu zituen berehala, formakuntza klasikoaz osatutako teknika bikainari esker; izan ere, Charlie Haden kontrabaxu-jotzailea eta Dizzy Gillespie tronpeta-jotzailea izan zituen aholkulari. Beraz, ez da harritzekoa azken 12 urteotan Grammy Latinoetarako zortzi izendapen jaso izan, horietatik bi irabazi dituela.

 
Orquesta Aragón eta Proyecto taldea bezalako taldeekin lan egin ondoren, 1987an ekin zion bakarkako ibilbideari, 'Mi gran pasión' diskoarekin. Geroztik beste 25 album grabatu ditu (gehienak EMI eta Blue Noterekin), horietako hiru Joe Lovano, Charlie Haden eta Michael Breckerrekin batera. Halaber, Pancho Cespedes eta Al Di Meola bezalako artista desberdinen lanetan parte hartu du. 'XXI Century' du diskorik berriena, berak sortutako 5 Passion zigiluarekin grabatua. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago