MUSIKA
Testua: Hibai Etxebarria

HIBAI ETXEBARRIA
Goxokiak (2020)
Goxokiak diskoko lehen bideoklipa aurkeztu du Hibai Etxebarriak
2020-11-23
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriaren azken lan honek pandemia honetan idatzi eta grabaturiko abestiak biltzen ditu. Zapore propioa duten 10 kantuz osaturiko bonboien kaxa bat. Kantu koloretsu eta alaiak. Maitasunaren laudorioak. Goxokiak!
Abentura harrigarri baten fruitua, estilo ezberdinetatik bidaiatuz. 120 pertsonatik gora parte hartu dute grabazio prozesuan eta Estatuko zein Latinoamerikako 7 estudio ezberdinetan grabatua izan da. Ahotsak nagusi dira lan koral honetan. Hibairen musikan ohizkoak diren rock gitarrak, orkestazioak, haizezko instrumentuak, elektronika edo euskal zein atzerriko folkloreen soinuak ere aurkituko dituzue.
Bere zuzeneko bandarekin grabatu ditu abestiak: Xabi Aburruzaga (Trikitixa), Alain Gallego, (Teklatuak), Gotzon “Blues” Ereño (Gitarra elektrikoa), Xabi Barrenetxea (Baxua), Iraide Ansorena (Perkusioa) eta Carlos Sagi (Bateria).
Hainbat artista eta lagun bildu ditu disko honetan. Besteak beste: Yogurinha Borova, Camelo, Zuriñe Hidalgo, Aitor Etxebarria, Ayna Ziskar, Marco Paul, Kike Mora, NaZ, Ruben Salvador, Eibarko Koro Gaztea…
Aurkezpen kontzertua Durangoko Azokan izango da. Abenduaren 7an, 16:50, Plateruenan. Emanaldi berezia prestatzen gabiltza Gernikako NAZ hirukotearen ahotsekin batera.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GOXOKIAK (2020)
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriar... (gehiago irakurri)
GOXOKIAK (2020)
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriar... (gehiago irakurri)
GOXOKIAK (2020)
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriar... (gehiago irakurri)
TRIPTICS VIII-IX (HIBAI ETXEBARRIA)
Bosgarren urtez jarraian, Hibai Etxebarriak lan berria aurkeztu du Durangoko Azokan. 'TripTics VIII-IX' du izenburu, eta best... (gehiago irakurri)
HIBAI ETXEBARRIA TRIO
Hibai Etxebarriak (Gernika) bere bakarkako lehen lana aurkezten du, 'Trip TicsI-II' (Gaztelupeko), zoragarriki idatzi eta int... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago