MUSIKA
Testua: Kmon

HIBAI ETXEBARRIA
Hibai Etxebarria Trio
Hibai Etxebarriak jazza eta euskal kantutegi herrikoia uztartu ditu 'Trip Tic III: Euskarazz' proiektuan. ('Bizkaia Maite' kantuaren bideoklipa)
2018-03-29

Musikari, abeslari, konpositore eta moldatzailea, Hibai Etxebarria (Gernika, 1980) azken hilabeteotan jaso dugun proiekturik interesgarrienetako bat aurkezten ari da, ‘Trip Tics-II’ (Gaztelupeko Hotsak, 2017) poliedrikoa. Lan honetan, bere eragin anglosaxoiak jasotzen ditu ingelesez abestuz ‘In a dilemma’ bezalako abesti bikainak, orkestra-moldaketez apaindutako amerikar kutsuko konposizioak.

 

Horiekin batera, bere alderdirik barnerakoiena erakusten du Hibaik folklore euskaldunetik edaten dutene euskarazko kantuetan. Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Izaro abeslari eta konpositorea izan ditu lagun horretarako, ‘Nire lagunak’ eta ‘Orratzak’ abestietan hurrenez hurren.

 

Proiektuaren hirugarren hanka jazzaren eta euskal kantutegiko izenburu ezagunen arteko uztarketa dugu. Su ta Gar edo Benito Lertxundi bezalako autore eta talde mitikoak berrinterpretatzen ditu Gernikako musikariak, jazzaren lengoaia baliatuz ‘Euskarazz’ izenburu orokorrarekin. Errepertorio horretan, Orioko kantautorearen konposizioarik ospetsuenetakoa den ‘Bizkaia Maite’-ren  moldaketa nabarmendu behar dugu. Gernikan aurkeztu zuen abenduaren 28an, hirukote formatuan, Ander Garcia (kontrabaxua) eta Carlos Sagi (bateria) musikariekin batera; eta emanaldi horren bideoklipa aurkezten dizugu hemen.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
HIBAI ETXEBARRIA TRIO
Hibai Etxebarriak (Gernika) bere bakarkako lehen lana aurkezten du, 'Trip TicsI-II' (Gaztelupeko), zoragarriki idatzi eta int... (gehiago irakurri)
TRIPTICS VIII-IX (HIBAI ETXEBARRIA)
Bosgarren urtez jarraian, Hibai Etxebarriak lan berria aurkeztu du Durangoko Azokan. 'TripTics VIII-IX' du izenburu, eta best... (gehiago irakurri)
GOXOKIAK (2020)
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriar... (gehiago irakurri)
GOXOKIAK (2020)
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriar... (gehiago irakurri)
GOXOKIAK (2020)
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriar... (gehiago irakurri)
GOXOKIAK (2020)
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriar... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago