MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

NANCY VIEIRA
Mindeloko arragoa soinudunaren argi liluragarria
Askoren ustez, Cesaria Evora mitikoaren benetako oinordekoa. Nancy Vieira Cabo Verdearra fadoaren tradizioa jaso eta pop eremuetara eraman du, estiloaren sustraia galdu gabe. Ahots sakon eta malenkoniatsua poesiaz beteriko doinu eta testuak biltzeko.

 

Guinea Bissau, Cabo Verde eta Portugal. Hori izan da Lisboara 14 urterekin heldu eta halabeharrez zaletasuna ogibide bihurtu zuen afrikar kantariaren ibilbidea. Lagun bati lagundu zion kantu lehiaketa batera, baina nonbait kanta-marmarrean ari zela entzun zioten eta berari entzutea erabaki zuten epaimahaikideek. Konbentzitu egin zituen eta debuta egiteko aukera izan zuen 'Nos raça' (1996) albumarekin. Zorte-kolpe bat lau disko kaleratu dituen gaztearentzat.

Bere musikak sustrai folklorikoa du eta Portugaleko musikaren kutsu lasaia asimilatu du. 'Morna', 'coladera', popa eta Kubako rumba elkarrekin bizi ziren Mindelo hirian ikasten ari zela, bera liluratu zuen arragoa soinudunaren argitasuna ere iradokitzen du bide batez.  Bilboko Aste Nagusian abestu ondoren, 'No ama' aurkezten ari da areto txikietan, egokiagoak Teofilo Chantre, Mario Lucio eta Amandio Cabralen piezak biltzen dituen errepertorioaren gozotasunaz eta moldaketen oparotasunaz gozatzeko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago