MUSIKA

LOU LESAGE
Zelako zura, halako ezpala
Formatu txikiaren aldeko apustuan, Musiketan-ek "indie rock" etiketa daraman artista frantses honi erreparatu dio. Pierre Emery eta Gil Lesage-ren (Ultra Orange) alaba antzezle eta kantariak elektrizitate eta sentsualtasun printzak zabaltzen ditu 'Under my bed' deritzon estreinako lanean.

 

Velvet Underground, Rolling Stones eta Stooges bezalako rock eta rock and roll maisuen albumek aparteko lekua zuten bere gurasoen disko-bilduman. Eta horrek eragin handia izan zuen Lou Lesage abeslari eta antzezle frantsesaren nortasunean eta gustuetan. Pierre Emery eta Gil Lesage Ultra  Orange rock taldeko kideen alabak baieztatu egin zuen 'zelako zura, halako ezpala' esaeraren egiazkotasuna eta laster, 18 urte besterik ez zituela, musikan bere lekua bereganatzearen aldeko apustua egin zuen.
 
2011. urtean bete zuen helburua, 'Under my bed' argitaratu zuenean, Parisen eta Nashvillen grabatutako album sosegatua. Lan horrek aukera eman dio xumetasun, sentsualitate eta feminitate konbinazio iradokitzailea azaltzeko. Gertukoek ere Cat Power eta Alisson Mosshart aipatu dituzte haren eragin nagusitzat eta  Lou Pariseko eszenaren benetako musa da.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago