MUSIKA

LOS STRAITJACKETS
Surf rock and roll-aren ikur
Surf eta sci-fi soinuek ez dute sekreturik Estatu Batuetako talde honentzat. Bere eszenatze bizietan, irudi zirraragarriak, musikari mozorrotuak eta Pontani Sisters-en kulunkak uztartzen ditu, twistez, beatez, garagez eta rock and rollez osatutako astintzeko moduko koktela osatuz

Baxua, bateria, bi gitarra, lau jantzi eta beste horrenbeste maskara aski dira Straitjackets surf musikako eta rock and roll instrumentaleko maisuak direla frogatzeko. Nashvilleko taldea bi genero horien erakusgarri eta eredutzat jotzen da ia-ia aho batez, eta horrela frogatu dute 1988tik hona egin dituzten ehunka kontzertutan eta hamabost albumetan. 'Jet set' dugu haien azken lana, sci-fi soinuak, aire jamaikarra eta bestelako oihartzun exotikoagoak tartekatzen dituen grabazioa.

Aitortutako harrokeria guztiak bazterrean utzita, duela bost urte Kaiser George-rekin batera egin zuten bezalaxe, oraingo bira honetan, Eddie Angel eta Daddy-O Grande buru dituzten surf-rocker hauek eskaintza handitu eta Big Sandy rockabillyaren ahotsa eta Pontani Sisters-en burlesque ukitua gaineratu dizkiete beren ohiko doinuei. Dantzari horiek swing eta bestelako dantzen oinarrizko ezaupideak eskaintzen dituzte musika bikainaz betetako ikuskizun jostagarri eta ikusgarri honetan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago