BIDAIAK
Testua: Arrigorriagako Udala

ARRIGORRIAGAKO IBILBIDE OSASUNGARRIAK
Igandean hasiko da lehenengo irteera gidatua, jarduera fisikoa eta jokabide osasungarriak sustatzeko sortutako ibilbideak ezagutzera emateko helburuarekin

Arrigorriagako Udalak, jarduera fisikoa sustatu eta osasunarentzako onuragarriak diren jokabideak bultzatzeko helburuarekin, seinaleztatutako hainbat ibilbide osasungarri sortu ditu hiriko espazioak eta natura-ibilbideak bateratuz; hala, adituen gomendioei jarraiki, egunean 10.000 pausu ematea ahalbidetuko da.

Epe ertainera beste ibilbide batzuk barne hartuko dira, baina lehenengo hiru ibilbideak dagoeneko prest daude. Herritarrei horien berri emateko irteera gidatuak egingo dira. Begirale batek ibilbidearen zehaztasunak azaldu eta parte-hartzaileei aholkuak emango dizkie, besteak beste luzaketak eta hidratazioa bezalako gaien inguruan.

Aurreikusi den lehenengo irteera igandean, azaroaren 20an, egingo da eta 10:00etan hasiko da udal-kiroldegian. 8,4 km-ko ibilbidea egingo da, 170 metroko desnibelarekin, eta kotarik altuena Betelurin egongo da. Neurrizko erritmo batean ibilbidea osatzeko bi ordu baino ez direla behar kalkulatu da, 10.500 pausu inguru emanez eta pisuaren arabera 350 eta 500 kilokaloria artean errez. Abiapuntura itzuli baino lehen Kristo Santuaren ermitatik, Mendikosolotik eta Atxukarro industrialdetik igaroko gara.


“Beteluritik” izeneko ibilbidea ezagutzeko irteeraren ostean, abenduaren 11n “Mendikosolo / San Pedro” izeneko ibilbidea ezagutzeko bigarren irteera egingo da. Hori ere udal-kiroldegian hasiko da 10:00etan; oraingoan, ordea, 9 kilometro egingo dira. 2017. urtea gogoz hasteko, urtarrilaren 15ean Ollargango ibilbidea ezagutzeko gonbita luzatuko zaie herritarrei. Irteera eta helmuga Abusu Zentro Soziokulturalean kokatuko dira, eta 7 kilometroko ibilbidea osatuko da.

 

Ibilbide horiek egiteko, udalak hainbat gomendio ematen ditu: oinetako eta arropa erosoak erabiltzea; maiz hidratatzea; aldez aurretik informazioa jasotzea, trazadura norberaren profilari egokitzen zaion jakiteko; ondo elikatzea; podometro baten edo makila batzuen laguntza erabiltzea, eta ibilbideak ahal dela beste norbaitekin egitea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Bizitza osoa daramagu ama ospatzen, baina gaurkotasunak ama izateko gero eta modu gehiago daudela erakusten digu: ama adoptat... (gehiago irakurri)
Udaberria aspalditik dago gure artean, baina badakizu esaera zaharrak zer dioen: maiatzaren 40a arte ez kendu saia! Guk Bilbo... (gehiago irakurri)
Data: 2023ko otsailaren 11a larunbata (egun osoan) Lekua: Uribitarteko Arrapala kalea 1, Bilbo (Albiako Lorategien ondoan) ... (gehiago irakurri)
Bertako diseinu, artisautza eta moda marka txikiek ez dute merkealdirik egiten, urte osoan zehar prezio bidezkoenak ematen sa... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago