ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

ZEOZERTAN DABIL BAINA EZ DAKIT ZERTAN (METROKOADROKA)
Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (Metrokoadroka)
Gela batean hiru pertsonaia eta inkognita bat: zein da haien arteko harremana? 'Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan' giza harremanei buruzko gogoeta bat da, eta ikusleek pixkanaka jakingo dute zer ezkutatzen duen hirukote protagonistak. Metrokoadroka konpainiarena, beti interesgarria.
Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
80ko hamarkada bueltan da muntaia honetan, pop espainiarraren 35 abestirekin. 'La mov... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA BILBAO LOGROÑO
Hiru umorista bikain jakintzaren edo ez jakintasunaren atal guztiei buruzko eztabaida... (gehiago irakurri)
BARCELONA VALENCIA MADRID SEVILLA BILBAO
Judith Argomaniz koreografo donostiarrak Lasala dantza garaikideko konpainia interesg... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago