ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

NAO-NOW-NAU (CÍA BARRÉ)
Barre Teatro
NAO-NOW-NAO (BARRÉ) - Arrigorriaga Clown
Zirku garaikidearen tresnekin, itsasoko jendea eta hango ohiturak omentzen dituen ozeano poetikoa eraiki du Barré konpainiak. Pailazo kutun batek 'Nao-Now-Nau' erakutsiko digu, ametsak eraikitzen jarraitzen duten arrantzaleei eta bizitzari buruzko ikuskizuna.
Zirku garaikideko ikuskizun eran arrantzaleei egindako omenaldia. Zerumuga itsasoan, bertako jendea eta ohiturak. Keinuekin hitz egiten duen pailazo maitagarri batek gidatuta, antipodismoaren bidez, objektua manipulatuz, itsasoarekin duen harreman estu eta berezia ikusi ahal izango dugu.
Bizitzari buruzko ikuskizuna, era profesionalean aritzen ez diren arren ametsak egunez egun eraikitzen jarraitzen duten arrantzale horiei buruzkoa. Clownetik eta zirkuko arteetatik nabigatuz, ozeano poetiko batean zehar, ikusleak itsasontziko tripulatzaile izanik. Jolastu, imajinatu eta sentitu itsas ibilaldi honetan.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARRE TEATRO
Zirku garaikidearen tresnekin, itsasoko jendea eta hango ohiturak omentzen dituen ozeano poetikoa eraiki du Barré konpainiak.... (gehiago irakurri)
BARRE TEATRO
Zinema mutuaren eragina nabaria da antzerti eta clown pieza gozo honetan. 'Tras la escoba' (Cia Barre) ikuskizunak ez du hitz... (gehiago irakurri)
80ko hamarkada bueltan da muntaia honetan, pop espainiarraren 35 abestirekin. 'La mov... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA BILBAO LOGROÑO
Hiru umorista bikain jakintzaren edo ez jakintasunaren atal guztiei buruzko eztabaida... (gehiago irakurri)
BARCELONA VALENCIA MADRID SEVILLA BILBAO
Judith Argomaniz koreografo donostiarrak Lasala dantza garaikideko konpainia interesg... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago