ARTE ESZENIKOAK
Testua: La Fundición

CAMBALEO TEATRO / MADRIL
DANTZALDIA
CAMBALEO TEATRO / Madril
Antonio Sarrio, Carmen Werner eta Carlos Sarrioren agertoki topaketa. Bizitza eta heriotzari buruzko kontuez hitz egiten dute, topaketa hitza zalantzan jartzen dute, eskarmentua arakatzen da eta ez dakigu egiaren bat argitzen den, baina badakigu egiaren bat argitzen denean inor ez dela zoriontsu.

1

Esaldiak/zuretzat ez dago ezer/zuretzat ez/esaldiak/itxaron zerrenda/zuk bazenekien/zure iragana/esaldiak/kontu hauekiko sentsibilitatea/erantsi paper hauek/esaldiak/min ematen dutenak/ zuretzat ez dugu ezer/ eta ezti koloreko begiak beteta/ malkoz / malko bat irristan/ masail dirdiratsu batean behera/ oliba baten moduan /korapilo izugarria bularrean/ etsipen aurpegia ez da inoiz /imajinatzen duzun modukoa

 

2

Hitz egina zuten zenbaitetan agertokian egia bat bilatzeaz, baina biek zekiten, edo berak uste zuen biek zekitela, ez zela egia edo ez zela zehazki egia; inork ez du egia bilatzen, egiak ez du inor zoriontsu egiten

 

3

- Teoria bat ez da hipotesi bat, ez da gauza bera.

Eboluzioaren teoria ez da hipotesi bat, izan edo izan ez daitekeena.

- Beraz, egiaztatuta dago

- Gaur egun eboluzioaren teoria egiaztatuta egon daitekeen bezainbeste

 

4

Kontua da berak pentsatzen zuela “gaizkiaren erroak” nagusiki gaizkia kontu kolektiboa delakoari erantzuten ziola eta bi egilek eratzen zutela: gaizkia egiten dutenak eta begira egoten direnak. Hobeto esanda, azken horiek "beste alde batera begiratzen dutenak” ziren. Eta ondorioztatzen zuen ez direla hainbeste gaizkia egikaritzen dutenak, baina beste alde batera begiratzen dutenak legioa direla, eta, ezinbestez, ondorio batera iristen zen: gaizkiaren benetako erroa azken horietan zetzan, inguruan gertatzen dena gertatzen dela, euren existentzia egokitzeko gai direnengan.

 

 

 

EGILEA ETA ZUZENDARIA: Carlos Sarrio

INTERPRETEAK ETA SORTZAILEAK: Carlos Sarrio; Carmen Werner; Antonio Sarrio

TEKNIKARIA: Julio C. Garcia

ESPAZIOA ETA JANTZIAK: Cambaleo Teatro

ARGAZKIAK, BIDEOA ETA PUBLIZITATEAREN DISEINUA: David Ruiz

Carlos Sarrio / Antonio Sarrioren produkzioa, Cambaleo Teatro-rentzako.

INAEM, Comunidad de Madrid


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANIEL ABREU
'La Desnudez' hiru Max Sariz jabetu zen 2018an (antzezle onena, koreografia onena eta ikuskizun onena), bikote baten bizitza ... (gehiago irakurri)
EDUARDO GUERRERO
Eduardo Guerrero (Cádiz, 1983) Eva Yerbabuenaren konpainiako kidea izan da 1983az ger... (gehiago irakurri)
ALCOBENDAS
Egungo flamenkoa berritzeko ahaleginean, Olga Pericet (Kordoba, 1975) dantzari eta koreografoak sari ugari bildu ditu; adibid... (gehiago irakurri)
Manuel Liñan (Granada) dantzari eta koreografoa flamenko modernoaren izarretako bat da. Lan berria aurkeztuko du, 'Sinergia',... (gehiago irakurri)
Floating flowers asiar hego-mendebaldeko tradizioan inspiratzen da. Hildakoei agur esateko momentuan, uretako linternak –Loi ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago