MUSIKA

VENDETTA + GRUPO INVITADO
VENDETTA + TALDE GONBIDATUA
KontzertuakVendetta + talde gonbidatua
Eguna/Ordua
2017/03/30
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 EUR + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 EUR

Sarrera erosi

VENDETTA
Bother disko berriaren aurkezpena.

Estatu osoan zehar, Txilen eta Argentinan eskainitako 60 kontzertu baino gehiagoko Abriendo Camino bira arrakastatsua eta gero, eta KAMIKAZE TOUR 2016 izeneko bira internazional ikaragarria eta gero, talde euskalduna sekula baino indar gehiagorekin datorkigu, euren bostgarren lana aurkezteko: Bother izeneko diskoa Abenduaren 2an izango da argitaratua Maldito Records diskoetxearen eskutik.
Vendetta taldea bueltan da garai berri bati aurre egiteko eta euren argitalpenik landuena defendatzeko. Abestiak Javier Etxeberria eta Pello Reparaz-enak dira, azken honek diskoan ekoizle lanak ere burutu dituelarik. Vendettak bere garapena jarriko du taula gainean, sonoritate ezberdinekin lan eginaz eta elektronikari paper garrantzia eskainiz.
Bother the Police izango da inor ere hotz utziko ez duen trilogia honen lehen bideoklipa.
Hiru abesti ezberdin, hiru eskenatoki ezberdin eta istorio berbera. Espazio futuristetan gertatuko da dena, non gendeak erabateko kontrolari aurre egiten dion. Hiru bideoklipetan zehar kontatuko istorioa, honela, bideoklip bakarraren inertzia zertxobait bada ere apurtuz.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago