MUSIKA

KUTXA BELTZA - EREMUZ KANPOKO SOTOA V: JOSEBA IRAZOKI VS."LE QUATTRO VOLTE"(SALA SUPERIOR)
KUTXA BELTZA - EREMUZ KANPOKO SOTOA V: JOSEBA IRAZOKI VS."LE QUATTRO VOLTE"(GOIKO ARETOAN)
HitzaldiakKutxa BeltzaZinemaKUTXA BELTZA – Eremuz Kanpoko Sotoa V: Joseba Irazoki vs. “Le Quattro Volte” (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2017/03/27
Astelehena
19:30

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 19:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 5 EUR + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)

Sarrera erosi

Kutxa Beltza:
EREMUZ KANPOKO SOTOA V: JOSEBA IRAZOKI vs. LE QUATTRO VOLTE

Joseba Irazokik Le Quattro Volte (Michelangelo Frammartino) pelikularen soinu banda partikularra interpretatzen du.
Baliabide ugariko musikaria da Joseba Irazoki, bilatzaile nekaezina, dotore eta pragmatikoa, konposizioarekin interesatua, baina baita bat-bateko inprobisazioarekin. Oraingoan Michelangelo Frammartinoren Le Quattro Volte filma bere soinu banda partikular gisa interpretatuko du.
2010an Cannesen europako film onenaren saria eskuratutakoa, Calabriako mendietan kokatzen den Caulonia herri ttikiaren bizitza kontatzen du filmak. Le quattro volte edo bizitzako 4 faseak, pelikula ederra eta hunkigarria da, soila eta sakona.

“Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zinema hizpide, edo zinema aitzakia hartuta, astean behin uhineratzen eta sareratzen dena.
Eremuz Kanpoko Sotoa uhin horien hileroko gauzatzea da, hezur mamizko aitzakia gure artean dauden hainbat norbanako eta elkarte esanguratsuk, zer esana eta hura esan gura dutenek, alegia, esatea izan dezaten, eta besteok, zer ikus-entzun eta zeri erantzun.
Zinema bera, ikus-entzunezkoak eurak hizpide, orbita edo aitzakia; oraingoan ere, honetaz ez bestez jarduteko. Nork beretik edo berarenaz jardunda, proposatuz, iradokiz zer ikusi, nola ikusi, nondik begiratu.
Hilean behin, proposamena nork aurkeztuko duen iragarriko dugu. Oihala altxa eta ikus/entzungo duguna zer den jakiteko berriz, Eremuz Kanpoko Sotora igo beharko duzue.“


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago