MUSIKA

KUTXA BELTZA - EREMUZ KANPOKO SOTOA III: BARNEZOMORRO (SALA SUPERIOR)
KUTXA BELTZA - EREMUZ KANPOKO SOTOA III: BARNEZOMORRO (GOIKO ARETOAN)
HitzaldiakKutxa BeltzaKUTXA BELTZA – Eremuz Kanpoko Sotoa III: Barnezomorro (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2017/01/17
Asteartea
19:30

Goiko aretoan.

Doako sarrera

Kutxa Beltza
EREMUZ KANPOKO SOTOA III: Barnezomorro

Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zinema hizpide, edo zinema aitzakia hartuta, astean behin uhineratzen eta sareratzen dena.
Eremuz Kanpoko Sotoa uhin horien hileroko gauzatzea da, hezur mamizko aitzakia gure artean dauden hainbat norbanako eta elkarte esanguratsuk, zer esana eta hura esan gura dutenek, alegia, esatea izan dezaten, eta besteok, zer ikus-entzun eta zeri erantzun.
Zinema bera, ikus-entzunezkoak eurak hizpide, orbita edo aitzakia; oraingoan ere, honetaz ez bestez jarduteko. Nork beretik edo berarenaz jardunda, proposatuz, iradokiz zer ikusi, nola ikusi, nondik begiratu.
Hilean behin, proposamena nork aurkeztuko duen iragarriko dugu. Oihala altxa eta ikus/entzungo duguna zer den jakiteko berriz, Eremuz Kanpoko Sotora igo beharko duzue.

URTARRILEAN: Barnezomorro
Untxi batek, Lewis Carroll-en ipuinean bezala, gidatuko du gaurko saioa. Untxi batek erakutsiko digu zaborra baino ez garela, gizartearen zaborra. Bazterrean mugituko gara, arroilatik aurrera jarraituko diogu untxi zuriari, estoldek kanporatzen duten lohia erakusten digun bitartean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago