Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 8 EUR* (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea, Moonstomp soul cafe -C/ Carmelo 5 bis. Santutxu-, Brixton denda -Goienkale, 35, 48005. Alde Zaharra. Bilbo-, Power récords)
Txarteldegia: 10 EUR*
AKATZ
Akatz, musika jamaikarra boladan jarri duen Bilboko Big Band delakoak, Kafe Antzokian emango dio amaiera bere Vuelta Tour 2015-16 izeneko birari. Bira hau 2015eko otsailan hasi zen. Orduan, Fiesta del 73 izeneko single-a agertu zen eta urte beraren ekainean taldearen Vuelta y Vuelta (Liquidator Music, 2015) laugarren LP-a izan zen argitaratua. Hau izan da taldearen birarik handiena sortu zenetik, duela 24 urte. Bertan, estatu osoan, Alemanian edota Mexikon zehar eskaini dituzte emanaldiak; hau gutxi balitz, taldeak, prentsa eta publikoaren arabera, bere lan onenetariko bat duguna argitaratu du.
Akatz-ek bere etxean eta lagunen artean bukatu nahi du bidaia luze hau, Vuelta y Vuelta diska eta haien klasikoez osatutako kontzertu berezi bat eskainiz. Gainera, sarrera erosiko duten zale guztiei CD berezia oparituko zaie, beste sorpresa batzuren artean.
Zuk zeuk ikusi behar!