MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

NEIGHBOR
'Ura Patrikan'
KUTXA BELTZA: NEIGHBOR (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKUTXA BELTZA: Neighbor (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2016/09/21
Asteazkena
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Sarrerak Erosi

Kutxa Beltza
NEIGHBOR

Neighbor, bizilagun ingelesez, Amsterdameko auzo batean jaiotako proiektua da. Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) dira auzo honetako biztanleak. Bikoteak antzinako musika klasikoa du ogibide, Larburu biolinista da, eta Cheatham, viola da gamba-kontrabaxularia. Neighbor proiektuarekin hala ere, Maitek eta Joshek, haien musikagintza eraldatu dute; kantagintzan murgildu dira, hain zuzen ere. Bere lehen lanak, Ura patrikan (Gaztelupeko Hotsak 2013) kritikaren zein ikuslegoaren arreta jaso zuen eta orain bigarren albuma aurkeztera datozkigu: Hau (Gaztelupeko Hotsak 2016).
Soinu muturrekoz ehunduriko paisaia exotikoak eraiki ditu bikoteak kasu honetan; ukeleleak, gitarra elektrikoa, sokazko instrumentuak eta klarinete baxua izan dira Hau soinu bihurtu duten instrumentuak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
'URA PATRIKAN'
Perla bat ekoizpen handiz betetako ozeanoan. Antzinako musikan espezialistak, Maite Larburuk (Hernani) eta Josh Cheathamek (S... (gehiago irakurri)
HAU
Maite Larburuk (Hernani) eta Josh Cheathamek (Seattle) osatutako bikoteak zur eta lur utzi gintuekin 'Ura patrikan' izenburuk... (gehiago irakurri)
MURCIA CHICLANA DE LA FRONTERA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago