ETNIKO ESTILOA
Etniko estiloa, jantzietan, osogarrietan eta orrazketan aurkitu daiteke.
Jantzi guztiak print badira, guztia deigarria da, beraz, osogarriak txikiagotu behar dira, eta aderantziz, protagonismoa osogarriek badaukie, jantzia urria izan behar da.
BOYFRIEND ESTILOA
Prakak, jakeak zein alkandorak zabal eroaten dira, gizonezkoen antza.
Sentsualagoa izan daiten, gizonezkoen alkandoretan botoi batzuk lotu gabe itzi ezazuz.
CROPPED TOP-AK ITZULI DIRA
Cropped top-ak indarragaz itzuli dira. Gerri altuko prakekin eta gerrian estuak diran gonekin erabiltzea gomendatzen deutsut. Jaka batek looka leuntzen lagunduko dau.
MIDI GONAK
Takoiak, hankak liraintzeko aliatu bikainak dira. Top-ak, puntuko rebekak eta alkandorak ezin hobeak dira mota honetako midi gonentzat (zuzena edo lasaieragaz).
KOLORE METALIZATUAK
Kolore metalizatuak joeran jarraitzen dabe, eta tonu bereko koloreekaz, baltza edo zuria, look oso chic-a lortuko dozu. Beti ere argitasuna, gaztetasuna eta bolumena emongo dabe.
KIROL ESTILOA
Sporty chic-a, 2012ko Londreseko Joku Olinpikoetatik joera izan dau eta gero eta indar gehiago hartzen dabil udaberri eta uda honetan Brasilgo mundiala dala eta. Kamisetak, atletismoko praka laburrak, jakak eta osogarriak, esate baterako, zapatilak, biserak eta betaurrekoak ibiltoki guztietan topatu daikeguz .
Diseinuak Burberrykoak, Donna Karanekoak, Versacekoak eta Vogueko argazkiak.
Espero dot zure estiloa aurkitzen lagundu izana.
www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/65