BESTEAK
Testua: Donostia / San Sebastián 2016

Ligodromoa, erotismoa eta desioarekin jolasteko festa
2016-11-17
Azaroak 18, ostirala, 20:00etan zentzumenen erotikak blaituko du Donostiako Doka Antzokia Ligodromo festaren baitan. Ligodromoan desioak aginduko du: bikotearekin zein bertan ezagututakoekin adostasunez eta erotismoaz, jolastu eta dibertitzeko zita da.

Ligodromoa DSSirez proiektuaren itxiera festa da. Donostia 2016k antolatu du eta hainbat eragileek lan egin duten ekimenean, besteak beste, Nerea Sancho, Arremanitz eta Emaize.
Jaia 20:00etan hasiko da Donostiako Doka antzokian. Jolasteko eta dibertitzeko topagunea bilakatuko da aretoa, eta festan desioa, sexualitatea edota erotismoa lantzeko aukera egongo da jolasei eta zentzumenen bidezko esperientziei esker.
Desioa eta sexua hertsiki lotuta daude. Haatik, desiatzen ikasi behar da. Ikasbide hori kulturala da, hala ere, inguruak emanagatik ez du zertan gizartearen parte diren pertsona guztientzat berdina izan. Hau da, pertsona guztiek ez dute modu berean desiatzen. Are gehiago, pertsona bakoitza sexualitate eredu bat izan daiteke, betiere, desiatzeko askea baldin bada. Beraz, gizaki orok bere desioa lantzeko aukera dauka, eta erotismoa modu pertsonal eta singularrean bizi dezake.

 

http://dss2016.eu/eu/component/k2/item/4959


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago