ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
Les Grands Ballets Canadiens konpainiak Beethoveni eta Italiako musika herrikoiari aurre egingo die dantza programa bikoitz fin bezain frenetiko batean. Ivan Cavallariren zuzendaritza artistikoarekin, Kanadako konpainia prestigiotsua Bilbora iritsiko da aste honetan bi emanaldi eskaintzeko, maiatzaren 3an eta 4an, hau da, ostiralean eta larunbatean. Uwe Scholz koreografoaren 7. sinfonian, dantzariak harremanetan jartzen dira Beethovenen musika itzelarekin; Mauro Bigonzettiren Cantatan, berriz, Italia hegoaldeko kolore musikalak besarkatzen dituzte.

Lehen mailako nazioarteko dantza Arriaga Antzokira itzuliko da aste honetan. Maiatzaren 3an, ostiralean, 19:30ean, eta 4an, larunbatean, 19:00etan, Montrealetik iritsitako konpainia bikain bat izango dugu: Les Grands Ballets Canadiens. Ivan Cavallari zuzendari artistikoak proposatzen duen programak bi pieza oso desberdin ditu eta, horiei esker, bere dantza taldearen gaitasuna eta eskain ditzakeen erregistroen aniztasuna antzeman daitezke. 

Uwe Scholz (1958-2004) koreografo alemaniar zenaren 7. sinfoniarekin harreman sinbiotiko batean sartzen dira dantzariak Beethovenen musika inposatzailearekin. Leitmotiv bilakatzen da lana, bere trebetasun atletikoarekin eta dantza-geometriarekin. Kolore eta erritmo ezberdinen segida osatzen duten lau mugimendutan egituratuta, Beethovenen 7. Sinfonia 1813an interpretatu zen lehen aldiz, gerra napoleonikoen garai izugarrian. Richard Wagnerrek "dantzaren apoteosia" deitua, 7. sinfoniak liluratzen du bai bere klasizismo zorrotzarekin, bai bere energiarekin. Leipzigeko Operako dantza zuzendaria zen Uwe Scholz-i, lan sinfoniko handietarako koreografiak sortzea gustatzen zitzaion. Bere bizitza laburrean ehun pieza inguru koreografiatu zituen Europako konpainia garrantzitsuentzat. Bere maisulantzat hartzen da jatorriz Stuttgarteko Balletarentzat sortutako Zazpigarrenaren koreografia-moldaketa konplexua. Bere fintasuna, asmakizuna eta aparteko musikaltasuna egiaztatzen du. 

Programaren beste pieza Mauro Bigonzettiren Cantata da. Keinu-hizkuntza errai eta sutsuarekin, Mauro Bigonzettiren Cantata-k Mediterraneoko edertasun malkartsua gogora ekartzen du eta Hegoaldeko koloreak hartzen ditu. Senezkoa eta ezinbestekoa, dantzak gizon eta emakumeen arteko harremanen alderdi asko aztertzen ditu, sedukzioa eta pasioa, borroka eta jeloskortasuna. Oholtza gainean dauden lau abeslarien ahotsak eta musikak hamar dantzari bikoteak murgiltzen ditu Italiako hegoaldeko jai eta langile giroan, pandero eta kastañeta doinuan. Cantatak italiar kulturari eta bere musika-tradizioari omenaldia egiten dio, hitzaren zentzurik noblean. 

Pieza XVIII eta XIX. mendeetako musika italiarrean inspiratuta dago, sehaska-kantuetatik hasi eta Salentoko pizzicheraino, eta Napoliko serenatei keinu ere eginez. Ondare hori agertokian atzeman daiteke lau abeslari eta musikariren emanaldiaren bitartez, dantzariekin batera bateria soinuarekin eta botoi diatonikoaren akordeoiarekin. Italiako hegoaldeko giroan ikusleak murgiltzen dituzten napolitar abesti tradizionalak interpretatzen dituzte. Koreografiak dantzariak maisuki eramaten ditu mugimendu frenetiko, sinesgarri eta konplexutasun infinitu batera, harreman sutsuak izan daitezkeen bezala. Koktel lehergarria, Napoliko irudimenean dagoen Vesubio bezalakoa. 

 

Konpainia 

Sorkuntza eta ekoiztetxe gisa, Les Grands Ballets Canadiens dantza mota guztietan garatzen ari da, ballet klasikoaren diziplinatik abiatuta. Ivan Cavallariren zuzendaritza artistikopean, Kanadako eta nazioarteko berrogeita bost dantzarik, Les Grands Ballets Orkestrak lagunduta, balletaren klasiko handiak agertokira eramaten dituzte, baita finkatu eta sortzen ari diren artista garaikideen sorkuntza eta errepertorioa ere. 

Montrealen kokatua, Les Grands Ballets Canadiens konpainiak dantzarako sarbidea ahalik eta jende gehienari emateko konpromisoa hartu zuen, dela umeentzako elkarte baten bidez, aisialdirako jardueren bitartez edota Dantza Terapia Zentro Nazionala-ri helduta (NCDT), dantzaren onuren bidez ongizate handiagoa lortzeko xedea duena. Konpainiak emozioak sorrarazi nahi ditu, irudimena suspertu, dantzarako grina transmititu eta eragin iraunkorra sortu. 

 

Cavallari-ri buruz 

Bolzanon, Italian, 1964an jaioa, Ivan Cavallari Milango Teatro alla Scalako Ballet Eskolan jaso zuen hasierako prestakuntza. Bere irakasleek bere talentua aintzatetsi zuten 1981ean Moskuko Bolshoi Ballet Eskolan beka bat emanez, eta 1983ra arte jarraitu zuen bere prestakuntza. 1984tik 1985era La Scala Ballet Eskolan dantzatu zuen 1986an Stuttgart Balletean sartu baino lehen. Bakarlari eta dantzari nagusi bihurtu zen Marcia Haydée eta Reid Andersonen ondoz ondoko zuzendaritzapean. John Crankoren balletetan rol nagusi guztiak dantzatu zituen eta azken honen lanak aldizka interpretatu zituen Londresko Royal Ballet Covent Garden-ekin, Milango La Scala eta Czech National Ballet-ekin, beste konpainia askoren artean. Horrez gain, Uwe Scholzen obra ugari eszenaratu zituen eta ballet koreografiak egin zituen Stuttgart Ballet, Hannover-eko Operaren Ballet, Poloniako Lodz State Opera Ballet, Mannheim Ballet, Vienako Alemaniako Opera Ballet, Staatsgallerie Stuttgart eta Liaoning Ballet Txina-rentzat. 

2007tik 2012ra West Australian Ballet-eko zuzendari artistikoa izan zen, Australiako dantza konpainia zaharrenetako bat dena alegia. 2013an, Ballet de l’Opéra national du Rhin-eko zuzendari artistikoa izendatu zuten, eta 2013ko apirilean Dolly lanak eta 2014an Pinotxoren bere koreografiak eta 2016an Intxaur-hauskailua bezalako lanak interpretatu zituen. 

Les Grands Balletsen ardura hartu zuen zuzendari artistiko gisa 2017-2018 denboralditik aurrera. Koreografo lez, pieza berriak sortuko ditu, hala nola, Presto-Detto, Giselle eta Romeo & Julieta, konpainiaren errepertorioa norabide klasiko batera eramanez, aldi berean modernitateari lotuta mantenduz. 

 

ARRIAGA ANTZOKIKO SARRERAK 

- 21 eta 45 euro artean (beherapenekin) 

- Salgai www.teatroarriaga.eus helbidean edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian. 

 

Les Grands Ballets Canadiens 

Sinfonía nº7 

Koreografía: Uwe Scholz 

Koreógrafoaren laguntzailea: Roser Munoz 

Moldaketa: Ivan Cavallari 

Set eta jantziak: Uwe Scholz 

Argiak: Marc Parent 

Musika: Ludwig van Beethoven 

Iraupena: 40 minutu. 

Cantata 

Koreografia: Mauro Bigonzetti 

Jantziak: Helena De Medeiros 

Argiak: Carlo Cerri 

Musika: Italiako Hegoaldeko jatorrizko musika eta tradizionala. 

Cristina Vetrone (ahotsak eta organetto) 

Lorella Monti (ahotsak, panderoa y kastañetak) 

Enza Pagliara (ahotsak, panderoa, tammorra eta kastañetak) 

Enza Prestia (ahotsak, panderoa eta tammorra) 

Serenata: Amerigo Ciervo-rena 

Primavera: Eugenio Bennato-ren letrak – Cristina Vetrone-ren musika 

Tango e vai: Eugenio Bennato eta Carlo D’Angiò-ren letrak (A’ cantina ‘e zi Teresa) 

Iraupena: 40 minutu. 

Informazio gehiago: 

Komunikazioa - ARRIAGA ANTZOKIA 

Jon Rozadilla Urrutia – 652 738 307 

comunicacion@teatroarriaga.eus 

www.teatroarriaga.eus 

LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS
LES GRANDS BALLETS CANADIENS

Segur aski asko interesatuko zaizu...
'From England with love' Ingalaterrari eskainitako dantza bidezko maitasun-deklarazioa da. Londresen bizi den Hofesh Shechter koreografo eta dant... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ
Cayetana Guillen Cuervo du protagonista askatasunaren aldeko kantu honek. Erromak 'Pa... (gehiago irakurri)
LINARES CIUDAD REAL
21 urte baino gehiago dira Larratxoko Kultur Etxean Sevillanen Jaialdia antolatzen de... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Janire Etxabek dantza bertikala, eskalada eta musika uztartzen ditu. Paula Olaz konpo... (gehiago irakurri)
AMURRIO
Ikuskizunaren datak
Maiatza
Ostirala
Teatro Arriaga Antzokia - Teatro Arriaga
19:30 H - 16,80-45,00 €
Bilbao
Mapa erakutsi
Maiatza
Larunbata
Teatro Arriaga Antzokia - Teatro Arriaga
19:00 H - 16,80-45,00 €
Bilbao
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago