“Dantzari buruz berba egitea, nahikoa ulergarri den gauza bat, batzuetan bat ere maitatzen ez dena edo alderantziz... Espazio intimoa, gorria, epela, murriztua. Eta oholtza handi bat eta bakarlari bat bere misioari eta bere pentsamendu independenteei aurre egiten.
Lehen dantza hori hurbiltzen zaidanean, niregandik urruntzen da, gaur egun ni naizen gauzatik. Lehen dantzak nire haurtzaroari buruz hitz egitera bultzatzen nau. Txalo egiten dit, laztandu egiten nau eta esaten dit: “Ez zara zu!” Eta, hala ere, brastakoan jauzarazi nauzu. Itzultzera derrigortzen nauzu. Bazter sekretuen bila nabil, nire izaeraren aurka ere. Argia ematen didazu. Epaitu egiten nauzu. Iraindu egiten nauzu. Eta nire barnean argia aurki dezadan eskatzen duzu. Nire barrua hainbeste bider aztertu dut, nire arnasa aldatu dut, nire martxa, nire erritmoa. Zer gehiago nahi duzu nigandik? Urrunera begiratu dut nire barruan zauden bitartean. Lehen dantzarako zure eskakizuna hilgarria da, ia- ia makabroa. Hil egiten zaitut eta bizkarra eman. Suntsitu egiten zaitut nire oroimenen aurrean libre izateko. Eta zure heriotzak, soinu indartsuek, karrankariek, gitarra elektriko batekoa izango bailitzan, oholtza elikatuko dute.
Taoufiq Izeddiou, 2014ko urtarrila, Marrakex
Gaur egungo dantzak, musikak eta poesiak ematen dute “En Alerte” lan berri honetarako materiala. Koreografiaren hizkerak poesia erabiltzen du eta bere burua baieztatzeko eta askatzeko egiten du berba. Oraingoan, Taoufiq Izeddiou-k inspirazioa marrazten du gaur egungo poesia arabiarretik abiatuta, zehazki Mahmoud Darwish-en poesia. Darwish-ek aipatzen duen hizkeraren gaiak ezinbesteko garrantzia dauka poeta arabiar guztientzat. Madih al-Zill al-‘Ali (.......) poemaren kontakizun luzea sortu du eta gogoeta sakona egiten du gai existentzialen inguruan. En alerte lanak Beiruteko setioan egindako eta poetak 1983an Aljerian irakurritako poemaren unibertsora garamatza. Gaur egungo munduaren bihotzean oihartzuna daukan poema bat da.
Segur aski asko interesatuko zaizu...