ZINEMA
Admin
"SITIO DISTINTO"DOKUMENTALA
Mahai-inguruakZinema“Sitio distinto” dokumentala
Eguna/Ordua
2017/09/17
Igandea
18:00

Antolatzaileak: Galiziazaleak eta Zenbat Gara elkarteak.

Sarrera doako aforoa bete arte.

“Sitio distinto” dokumentala:
Davide Cabaleirok zuzendutako Sitio Distinto dokumentalean 120 urtetan zehar Galiziatik Euskadira inmigratu zutenen historia erakutsiko da, hala nola, topo egite honek sortu duen elkarbide estua milurteko bi kultura hauen artean.
Galiziatik etorritako biztanleak ehun mila pertsona izatera heldu ziren aurreko mendeko laurogeita hamargarren hamarkadako lehenengo urteetan; gaur egun berrogeita hamar mila bizilagun inguru dira lurralde honetan. Hau dela eta, Euskadin galegoa hirugarren hizkuntzarik erabiliena da, gaztelera eta euskararen atzetik.
Dokumentalak arreta berezia jarriko du herri bien artean ehundu diren lotura kultural eta sozialetan. Horretarako gure gizarteko pertsona nabarmengarriekin elkartuko gara: Antón Reixa; Kepa Junkera; Dani Álvarez, galiziar jatorria duen ETBko kazetaria; Xabier Amuriza bertsolaria; galiziar jatorria duen Rosa Orellán antropologoa; Xose Estevez, Deustuko Unibertsitateko katedratikoa eta Iñaki Anasagasti politikoa, besteak beste.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago