HITZALDIAK-EZTABAIDAK
Testua: Koldo Mitxelena Kulturunea

EKIALDE URRUNA, HURBILETIK hurbilketa bat egungo Txinari
2017-02-08
EKIALDEA HURBILETIK EKIMENAk hainbat ekitaldi antolatu ditu Donostia Kultura eta Koldo Mitxelena kulturunearen laguntzaz egungo Txinari hurbilketa bat egiteko.

Donostia, 2017ko otsaila, 6tik 18ra

 

Txina ez da Europarekiko kanpokoa

–ez da Europaz beste diferentea–

printzipioz, Europa in-diferentea zaio Txinari…

 

François Jullien

 

EKIALDEA HURBILETIK EKIMENAk hainbat ekitaldi antolatu ditu Donostia Kultura eta Koldo Mitxelena kulturunearen laguntzaz egungo Txinari hurbilketa bat egiteko.

 

Txina eta inguruko herrialdeak “urruntasunaren irudia” osatzen dute gure iruditegian XV. mendean abiatutako Globalizazio prozesuan Europako potentziek bertan aurkitu zutelako inon ez besteko erresistentzia. XIX. eta XX. mendeetan zehar Txina bilakatu zen “azken muga”.

 

XXI. mendean, mapa geopolitikoa aldatu egin da beste behin, eta egunerokoak dira munduko ekonomian Txinak jokatzen duen paperaren inguruko berriak. Askoz zailagoa egiten zaigu, halere, bizirik dirauen munduko zibilizazio zaharrenaren gako sakonetara hurbiltzea, eta hori izango da egun hauetako hurbilketaren xedea: Identifikagarriak al zaizkigu haien parametroak? Zertan gara berdin eta zertan ezberdin? Zein lirateke elkar ezagutza eta hurbilketarako gakoak? Zein erronken aurrean jartzen gaitu Txina garaikideak?

 

2017ko otsailaren bi asteotan zehar, galdera hauen inguruan jarduteko hainbat ekitaldi antolatu dira:

 

 

Otsailak 6, astelehena: Okendo kultur etxea, Gros, 18:00.

XX. mendeko Txinako emakume poetak. Errezitaldi musikatua euskaraz eta gaztelaniaz, Nagore Orbeltzu eta Marina De Franceschirekin. Ondoren:

Zhantai / Platform. Jia Zhang ke-ren filmaren proiekzioa.

 

Otsailak 7, asteartea: Okendo kultur etxea Gros, 18:00.

XX. mendeko Txinako emakume poetak. Ondoren:

Sanxia haoren / Still life / Naturaleza muerta, Jia Zhang ke-ren filmaren proiekzioa.

 

Otsailak 10, ostirala: Ernest Lluch kultur etxea. Amara, 17:00.

Shijie / The World Jia Zhangkeren filmaren proiekzioa. Ondoren,

“Txina garaikideko paisaiak, identitateak eta simulakroak Jia Zhangkeren iruditerian”. Irati Gorostidirekin elkarrizketa (euskaraz eta gaztelaniaz).

 

 

Otsailak 13, astelehena, Koldo Mitxelena Kulturunea, 18:30.

Rafa Egigurenen hitzaldia, euskaraz: Orientabide batzuk.

 

Otsailak 14, asteartea: Koldo Mitxelena Kulturunea, 18:30.

Juan Gorostidiren hitzaldia, euskaraz: Gorputzaren geografiak Txinan eta hemen.

 

Otsailak 15, asteazkena: Koldo Mitxelena Kulturunea, 18:30.

Jesús Ferreroren hitzaldia, gaztelaniaz: El problema de la identidad: la vida errante de Cai Wenji, poetisa china del siglo III.

 

Otsailak 16, osteguna: Koldo Mitxelena Kulturunea, 18:30.

Iñaki Preciadoren hitzaldia, gaztelaniaz: Las sorprendentes mutaciones de la China contemporánea.

 

Otsailak 17, ostirala: Koldo Mitxelena Kulturunea, 18:30.

Ekialde Urruna, hurbiletik mahai ingurua hizlariekin, Marina De Franceschi-ren gidaritzapean.

 

 

Hitzaldiak streaming bidez: http://kmk.gipuzkoakultura.eus/kmk-zuzenean.php

 

 

Otsailak 18, larunbata: Ernest Lluch kultur etxea, 19:00.

Zerutik Urrun kontzertua: Beñat Axiari (ahotsa) eta Didier Laserre (perkusioa).

 

 

Egitaraua PDFan: http://www.taichichuaneskola.com/pdf/ekialdeaHurbiletik.pdf

facebook-en: https://www.facebook.com/ekialdeahurbiletik/?fref=ts

 

 

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Gerediaga Elkarteak datorren asterako, abenduaren 20 eta 22rako, bi ekintza berri ant... (gehiago irakurri)
BERRIZ
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago