ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

PALABRAS (HIKA ANTZERKIA)
HIKA ANTZERKIA
Hitzek eragiten duten saminaz
Agurtzane Intxaurraga antzezle eta autoreak antzerti-sortzaile gisa dituen dohainak azaldu zituen 'Aitarekin bidaian' (Euskarazko Antzezlan Onenaren Max Saria 2011. urtean) lanarekin. 'Hitzak' 'lanean, gizon bati eta hiru emakumeri buruzko istorioa eratu du, eta tratu txar bilakatzen diren hitzei buruzkoa.

Mespretxuzko hitzak, hitz iraingarriak, hitz zaurigarriak. Hika konpainiak ezkutuko tratu txar horiei erreparatu die 'Hitzak' ('Palabras', gaztelaniazko bertsioan) sortzeko, mina eragin arren egunkarietako izenburuetara iristen ez diren hitzei buruzko istorio gordin eta poetikoa. Agurtzane Intxaurraga zuzendariak sortu du gozotasunetik saminera hitzen bidez igarotzen diren hiru emakumeri eta gizon bati buruzko argumentua.

Benetako gertaera bat izan zen gidoiaren pizgarria, idazlea gizon batek emakume bati hitzez egindako eraso baten lekuko izan baitzen. "Emakumeak ez zion aurre egin, isilik geratu zen, paralizatuta bezala", gogoratzen du. Horrela sortu zen gai honetaz hitz egiteko asmoa. "Era honetako mina ez da botikekin sendatzen", dio autoreak.

Barne paisaiak eratzen espezialista dela erakutsi du Intxaurragak aurreko lanetan. Orain antzerkiaren bidez giza izaeran arakatzeko eskaintzen digu beste behin.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
HIKA ANTZERKIA
Dantza garaikideak, euskal dantza tradizionalak eta erritmo urbanoek bat egin dute Hika antzerkikonpainiaren eta Oinkari dant... (gehiago irakurri)

Itxura txukuneko bikote baten ezkontza gizartearen hipokrisia islatzeko aitzakia bihurtu du Agurtzane Intxaurragaren zuzendar... (gehiago irakurri)
HIKA ANTZERKIA
Agurtzane Intxaurraga antzerki-zuzendariak eta Igor Calonge koreografoak sinatu dute 'Zaparrada/Avalancha'. Intxaurragak ondo... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago