ARTE ESZENIKOAK

METROKOADROKA KOLEKTIBOA
Ariketa eszeniko berritzailea
Metrokoadroka gipuzkoar konpainia gazteak teatroaren mugak apurtu ditu, poesiarekin, musikarekin eta pinturarekin uztartuz. Asier Sarasolaren eta Oier Guillanen poemak ditu abiapuntu zuzeneko musikaz eta ilustrazioez osatutako antzezlanak. Guztia biltzen duen disko-liburua ere sortu dute.

 

Antzerkiak, zuzeneko musikak, pinturak eta literaturak bat egiten dute 'Hura ez da lekua' lanean, Metrokoadroka kolektiboaren laugarren ikuskizuna. Hainbat disziplinaren arteko elkar topaketa, atez ate saltzaile dabilen pertsonaiaren gogoeta islatzeko. Eta horren ondorioa: zoriontasuna dela mendeku posible bakarra.

"Eszenan arte desberdinek bat egin dezakete eta guretzat modu bikaina da oso jende desberdinak elkarrekin bat egiteko", dio Oian Guilan idazleak,  Asier Sarasolarekin batera testuen egile eta zuzeneko ahotsen esataria denak. Emaitza hainbat arte-adierazpen uztartzen dituen ariketa eszenikoa da, non bakoitzak balio erantsia ematen dion osotasunari.  Lanaren osagarri den disko-liburua ere aurkeztuko dute Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan.

'Hura ez da lekua' ezohiko alea da euskal antzerkigintzan, ikuskizun eszenikoen mugak esploratu eta zabaldu nahi dituen ahalegin eszeniko zintzoa.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Umore Azokaren XXIV. edizioa maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo da Leioan. 23 edizioren ondoren, ziklo hori erreferentzia... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpai... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoan zehar Loraldiak antolatutako hamaika emanaldiez gozatzeko aukera izan dugu Loraldia Festibalaren 10. edizioan. Urteu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra bitartean Loraldia Festibalaren 10. edizioa ospatuko da, Munduari begiratzeko modu bat leloarekin. Hiru... (gehiago irakurri)
LORALDIA
2024 edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Berrikuntza ugari ekarriko du jaidlaiak. (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago