ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

TONTOLAPIKO EGUNA (DURANGO)
TOPAKLOWN
TOPAKLOWN
Clownari eskainitako bigarren Tontolapiko Eguna hartuko du Durangok
2023-04-02
Apirilaren 7an klown eta umore ikuskizunen maratoia egingo da Aurora Abasolo parkearen inguruan Los Galindos konpainia kataluniar ezagunaren ikuskizunak emango dio amaiera Tontolapiko Egunari.

Durangoko Udalak, San Agustin Kulturguneak eta Ganso & Cia konpainiak apirilaren 7an egingo den ‘Tontolapiko Eguna’ren bigarren edizioa aurkeztu dute. Ekimen honekin, hiru eragileek Aste Santuko oporretan Durangon egon ohi den klown espiritu klasikoa bizirik mantendu nahi dute, herritarrei adin guztientzako umorezko ikuskizunen maratoia eskainiz. Jaialdia eguerdiko 12:00etan hasi eta
gaueko 22:00ak arte iraungo du Aurora Abasolo parkean eta Landako Gunearen eta Plateruena Kultur Aterpearen inguruetan.

Hitzorduaren aurkezpenean, antolatzaileek azpimarratu dute Tontolapiko Egunak arrakasta handia izan zuela duela urtebete, pandemiak eragindako konplikazioen ondorioz Topaklown jaialdia bertan behera geratu ostean. Horregatik, “Durango Aste Santuan umorerik eta pailazokeriarik gabe geratuko ez dela” ziurtatu dute arduradunek. Horretarako, eta iazko bost ikuskizunetan ez bezala, aurten eskaintza handitu egingo da, adin guztietarako eta doan egingo diren zazpi ikuskizunekin. Horien artean, Los

Galindos konpainia kataluniar mitikoak eskainiko duen ‘MDR' ikuskizuna nabarmentzen da.

Ikuskizun guztiak Aurora Abasolo parkean eta inguruetan ospatuko dira, doakoak izango dira eta publiko mota ezberdinei zuzenduta egongo dira. Antolatzaileen arabera,“Tontolapiko Eguna denok errugabe samarrak garela gogoratzeko jai egun bat izango da. Antzerki maratoi bat eskaini nahi dugu, eszenatoki baten gainean tuntunarena egiteko modu desberdin asko daudela ikusi eta gozatzeko. Gure gizatasuna agerian uzten duten pertsonaiak, gure alderik oinarrizkoena eta primarioena, norbaitek banana baten azalarekin irrist egiten ikustean barre egiten duen norbanako hori azaleratu nahi dugu”.

Gainera, nabarmendu dutenez,”eguneko txango bat egiteko plan atsegin bat eskaini nahi dugu, gure herrian egun polit eta dibertigarri bat igarotzeko. Formatu honekin bisitari bakoitzak bere esperientziaren intentsitatea planifikatu ahal izango du, ikuskizunak programatuta baitaude zazpi ikuskizunetara joan ahal izateko edo bakoitzari gehien interesatzen zaizkion formatuak hautatzeko”.

EGITARAUA:


12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara - Adrián Conde “La Petite Caravane” (Asturias) - 20 minutuko paseak.


1900. urte hasierako antzokietan girotuta, antzerki txiki honek askotariko emanaldiak har ditzake. Magia, txotxongiloak, antzerkia edo film laburrak... "La petite caravane" da antzokirik txikiena. Emanaldi bakoitzean 25 pertsonak baino ezin izango dute emanaldi bakar eta errepikaezin batez gozatu. 12:30 Parena Konpainia “Siroko” (Nafarroa) Klown eta bufoi estiloak nahasten dituen kaleko ikuskizuna, dibertitzeko gogoa duten publiko guztientzat. Diotenez, haize batek erotu egin zituen, eta horregatik deitzen diote SIROKO.

18:00 La Nordika “Cándido” (Andaluzia)


“Candido” zirku ipuin bat da. Candido protagonistaren samurtasunetik eta sinpletasunetik kontatutako istorioa. Zirku batean lan egiten duen pertsonaia bat, bere ikuspuntu berezitik, gauzen beste aldea erakusten diguna.


19:30 TONTOLAPIKO Kabareta: Klown kabaretaren 3 pieza labur:
· Bea Egizabal (Gipuzkoa)
· Badut Taldea (Gipuzkoa)
· Noche dieguez (Aragón)


21:00 Los Galindos “MDR” (Katalunia). 12 urtetik gorakoentzat. Edukiera mugatua.


Sarrerak Aurora Abasolo parkeko informazio standean egun berean 12:00etatik aurrera. Los Galindos konpainia Zirkuko poetika eta imaginario fantastikoak inspiratuta sortu zen 1991n. Konpainiak Premi Nacional de Cultura 2016 saria jaso du, hogeita bost urteko  ibilbidearekin, eta, 2021ean, MDRren eskutik, Premi de la Crítica a mejor espectáculo de circo, Premi Zirkólika Especial del Jurat eta Valladolideko TACen Publikoaren Saria jaso ditu.


Bidegabekeria suntsitzailearen sentimenduak eta desoreka global ikaragarriak jota, justiziaren arbitrariotasuna zalantzan jarri nahi dute, eszenako pertsonaia eta zirkuko biztanle gisa.


*Ikuskizun hau San Agustin Kultur Gunearen 25. urteurreneko ekarpena da.

Gainera, animazioz, musikaz (The Farra Marching Band - Araba), foodtruckez (Kemekomo - Bizkaia) eta abarrez gozatu ahal izango da egunean zehar.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
TOPAKLOWN
Topaklown jaialdiak Clown zale eta profesionalak bildu ditu beste Durangon, urtero Aste Santuan egiten den ziklo jada klasiko... (gehiago irakurri)
TOPAKLOWN
Clown munduko izarrak bilduko ditu 2014ko Topaklown jaialdiaren, San Agustin Kulturguneak eta Ganso&Cía konpainiak antolatuta... (gehiago irakurri)
'Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxea' deritzo ‘Bernarda Albaren etxea’ obraren euskarazko egokitzapen honi. Saioa Iriba... (gehiago irakurri)
Mahlerren musika entzuten da, eta argia pizten denean Carlo Mô agertzen da eszenan; hankarik gabe, axila-makulu batzuen gaine... (gehiago irakurri)
4 ABRIL 17:30 / 19:30. KARRIKA ANTZERKI TALDEA (Euskadi) “Karrikan” (Euskeraz) ESTRENALDIA. SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA. 8 €. Público joven y adulto “Hona nire herritxoa. Egunero... (gehiago irakurri)
Euria, elurra edo txingorra Martinarentzat beti izan daiteke egun ona. Martina gaur etorriko zaigu frogatzera amets egiten d... (gehiago irakurri)
TEATRO INDIGESTO
Teatro Indigesto (Zaragoza) taldeak 2007an ekin zion ikuskizunak ekoiztu eta ikastaroak emateari hiru sormen-ardatzen ingurua... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago