ARTE ESZENIKOAK
Testua: DFG-GFA

Gipuzkoako Kultura Bonua
2016-12-02
Larunbatetik aurrera Gipuzkoa osoko liburu-denda eta antzokietan eskuratu ahal izango dira Aldundiak aurten kaleratuko dituen 14.500 Kultura Bonuak

Bihar zabalduko ditu ateak El Kolmadok, kultura premia biziko ondasun gisa gizarteratzeko xedez Donostian irekiko den espazioak.

 

  • Aldundiko Kultura Departamentuak 145.000 euro bideratuko ditu kultura bonuetara.
  • Kontsumitzaileei lagundu nahi zaie, baina baita kulturaren arloko profesional eta enpresei ere, BEZ kulturalaren igoera hein batean arinduz.
  • Egitasmoan parte hartzeko eskaera egin dute 61 establezimenduk: Gipuzkoako 20 udalerritako 53 liburu-dendak eta 7 herritako 8 antzokik.
  • Produktuak erosteko bonuak 20 euroko kostua du, eta 30 euroko erosketak egiteko balioa izango du.
  • Ikuskizunetarakoak, berriz, 15 euroko kostua izango du, eta 25 euroko balioa izango du sarrerak erosteko.
  • Bonuak urtarrilaren 15era arte erabili daitezke produktuen kasuan, eta apirilaren 14ra arte ikuskizunen kasuan.

 

Larunbat honetan, abenduak 3, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak 14.500 Kultura Bonu jarriko ditu eskuragai Gipuzkoa osoko liburu-denda eta antzokietan. Liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak erosteko erabili daitezke, eta baita ikuskizun artistikoetarako sarrerak erosteko, kanpainarekin bat egin duten antzoki eta auditorietan. Aldundiak 145.000 euro jarriko ditu egitasmo honetarako: 75.000 euro zuzeneko ikuskizunei dagozkien bonuetarako eta 70.000 euro liburu-dendetako produktuetarako. Kanpaina Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren laguntzarekin gauzatu du, BEZ kulturalaren eragin negatiboa konpentsatzeko estrategian.

 

El Kolmado

 

Baina aurtengoan Kultura Bonuaren kanpaina ekimen zabalagoaz lagunduta dator. “El Kolmado” da ekimen horren ardatza. “Kultura premia biziko ondasun gisa gizarteratzeko xedea duen espazio bat da; Donostian dago, kalean bertan, eta programazio propioa izango du”, herritarrak kulturaren garrantziaz eta luxuzko artikulu gisa jaso duen tratamendu fiskalaren bidegabekeriaz sentsibilizatzeko. El Kolmado denda bat da. Bertan, herritarrek premia biziko produktuak aurkituko dituzte, eta kultura bonuaren inguruko nahiz Aldundiak kulturaren arloan garatzen dituen beste hainbat ekimenen inguruko informazioa eskuratu dezakete.

 

Kultura Bonua

 

Guztira 61 establezimenduk parte hartuko dute ekimen honetan: 53 liburu dendak eta 8 antzokik, Andoain, Arrasate, Kursaal, Victoria Eugenia, Lasarte-Oria, Ordizia, Tolosa eta Zumarragakoak. Produktuetarako bonuak, berriz, herri hauetan erosi daitezke: Arrasate, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lazkao, Mendaro, Mutriku, Oñati, Orio, Soraluze, Donostia, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumarraga.

 

Programari atxikitako establezimendu guztietan bereizgarri bat jarriko da, bonua eskuratu nahi dutenek erraz identifikatu dezaten.

 

7.000 bonu kaleratuko dira herritarrek kultur produktuak eskuratzeko: liburuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak salbu), musika (edozein euskarritan) eta filmak. Bonuen erdia euskarazko produktuak erosteko izango dira, eta beste erdia beste hizkuntzetakoak erosteko. Bestalde, 7.500 bonu egongo dira ikuskizunetarako sarrerak erosteko, izan musikakoak, izan antzerkikoak edo izan dantzakoak.

 

40 bonu baino gutxiago eskatu dituzten liburu-dendei eskatutako kopurua eman zaie; 40 baino gehiago eskatu dituztenei, berriz, gutxienez 40 eman zaizkie modalitate bakoitzeko. Lurralde oreka eta biztanle kopurua ere kontuan hartu dira bonuen banaketa egiterakoan.

 

Bonuaren prezioa 20 euro da, eta bonu horrekin 30 euro edo gutxiagoko erosketak egin daitezke aurten (iaz gutxienez 30 euroko erosketa egin behar zen). Ikuskizunen kasuan, bonuak 15 euroko prezioa izango du, eta aukera emango du sarreretan 25 euro gastatzeko. Bai kasu batean bai bestean, gehieneko hobaria 10 eurokoa izango da.

 

Liburuak, diskoak edo DVDak bonua eskuratu den saltokian bertan erosiko dira. Bonu bakarra erosi daiteke pertsonako, eta bonu bakarra erabili ticket bakoitzeko.

 

Denis Itxaso Kultura diputatuak esan duenez, "neurri horrekin bilatzen duguna da urte bukaeran itzultzea, neurri batean, BEZ kulturalaren ondorioz egin den gehiegizko zergabilketa, sorkuntzaren industria kaltetu duena, eta nahi dugu bonua ahalik eta pertsona gehienek baliatzea, eta Gipuzkoa osoko hurbileko dendei laguntzea”. Euskarazko eta gaztelaniazko produktuetarako bonuak bereizi ditugu, euskarazko kulturaren kontsumoa bermatzeko. Asko dira kultura bonuaren alderdi onak: batetik, kulturaren kontsumoa sustatu, saritu eta fidelizatu nahi da, eta, bestetik, kulturaren sektoreko enpresak indartu nahi dira, tokiko kultur sorkuntza eta ekoizpena bultzatu, merkatu eta banaketa artistiko eta kulturala dinamizatu, eta Gipuzkoako antzokien banaketa sare eszeniko eta musikala sendotu", azaldu du Itxasok.  

 

“Gipuzkoa antzoki sare garrantzitsua dago, programazio egonkorra eta publiko leiala duena, eta hori indartu nahi dugu. Kultura bonua baliatzeko epe luzea eman da, herritarren artean kulturaz gozatzeko eta antzoki nahiz kontzertuetara joateko ohitura sortzea sortu nahi baita. Bonu honekin, familiei lagundu egin nahi zaie, BEZaren igoerarekin atzera egin duen kontsumo horri eusten, sektoreko profesionalak ere pairatzen ari baitira horren ondorioak. Horrela, sektorea sufritzen ari den BEZ kultural hori itzuli egin nahi da, nolabait ere".


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Umore Azokaren XXIV. edizioa maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo da Leioan. 23 edizioren ondoren, ziklo hori erreferentzia... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpai... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoan zehar Loraldiak antolatutako hamaika emanaldiez gozatzeko aukera izan dugu Loraldia Festibalaren 10. edizioan. Urteu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra bitartean Loraldia Festibalaren 10. edizioa ospatuko da, Munduari begiratzeko modu bat leloarekin. Hiru... (gehiago irakurri)
LORALDIA
2024 edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Berrikuntza ugari ekarriko du jaidlaiak. (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago