MUSIKA

BILBAO DISTRITO JAZZ 2013
Joera guztiak, barruti guztiak
Bilboko auzoek jazz onenaz gozatzeko modua izango dute Udaleko Kultura Sailak bultzatutako Distrito Jazz programaren bidez. Euskal musikari gazteek eta nazioarteko izarrek osatzen egitarau erakargarri bezain anitzaren kartela.

 

Distrito Jazz programaren 2013ko edizioak euskal jazz musikaririk interesgarrienen ordezkaritza zabala aurkeztuko du, tartean beteranoak eta gazteak direla, nazioarteko hainbat izarrekin batera.
 
Jeromino Martin pianista bilbotarrak (otsailak 15, CMD Begoña)  zabalduko du zikloa, seikote formatuan aurkeztuz 'Quinoa' (Arrabal,  2012) izenburuko bigarren diskoa. Jazzaren esparruan irekitasuna erakusten duen lana da, pasarte melodiko delikatuz betea eta egokia baita generoarekin ohituta ez daudenentzat ere . 
 
Jazzak azken urteotan urteotan Euskadin bilakaera nabarmenaren erakusgarri dira zikloan parte hartuko duten beste bi talde, biek bertako musikariak dituztenak: Moog Indigo (otsailak 22, CMD Rekalde) (Borja Barrueta, Pablo Martin eta Albert Sanz) eta Ander Garcia Quintet. (martxoak 22, Otxarkoaga). Lehena jazzari aplikatutako freskotasunaren adibidea da, kide dituen musikarien ekarpenari esker. Izan ere, Barrueta besteak beste Ara Malikian eta Javier Colina musikariekin batera jotzen ikusi dugu; Sanz Caminero kontrabaxista berriz, flamenkora eta musika brasildarrera hurbildu den heziketa klasikoko musikaria da. Bestalde, Ander Garcia kontrabaxista bizkaitarrak lehen proiektu pertsonala aurkeztuko du boskote formatuan, aukera aparta etorkizun handiko musikari honen bilakaera bertatik bertara ikusteko.
 
Nazioarteko ordezkaritzari dagokionez, Mikkel Ploug-ek ( martxoak 8, Bidebarrieta) piztu du ikusminik handiena. Equilibrium hirukote bikainaren buruak talde berria hartuko du, besteak beste Loren Stillmanek lagunduta, New Yorkeko saxofoi-jotzailerik onenetakoa berau.
 
Horrez gain, jazz eskola desberdinen arteko konexio deigarria Kari Ikonen (martxoak 15, Otxarkoaga) pianista finlandiarra buru duen hirukotean. Harekin batrea, Ara Yaralyan baxu-jotzailea eta Markku Ounaskari bateria-jotzailea.
 
Jazzaren joera guztiak Bilboko barruti guztietara eramango dituen hilabeteko zikloa. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
LOS SECRETOS
Los Secretos taldeak poesiaz, nostalgiaz, malenkoniaz eta tristuraz betetako errepert... (gehiago irakurri)
MADRID MARBELLA TORRELAVEGA DIFERENTES C...
ARA MALIKIAN PROD.
Libanoarra, armeniarra eta unibertsala. Ara Malikian biolin-jotzailearen birtuosismoak publiko mota guztiei hurbildu dizkie m... (gehiago irakurri)
LOS SECRETOS
Los Secretos taldeak poesiaz, nostalgiaz, malenkoniaz eta tristuraz betetako errepert... (gehiago irakurri)
MADRID MARBELLA TORRELAVEGA DIFERENTES C...
LOS SECRETOS
Los Secretos taldeak poesiaz, nostalgiaz, malenkoniaz eta tristuraz betetako errepert... (gehiago irakurri)
MADRID MARBELLA TORRELAVEGA DIFERENTES C...
ARA MALIKIAN PROD.
Sustrai libanoar eta armeniarrak dituen musikaria, baina espiritu eta bokazio unibertsalekoa. Ara Malikian biolin-jotzaile bi... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago