MUSIKA
Testua: Kmon

ATLANTIKALDIA
Atlantikaldia
ATLANTIKALDIA
The Skatalites eta Nathy Peluso izango dira izar musikalak Atlantikaldia jaialdian
2019-09-17
Kultura eta musika topaleku bihurtu den Atlantikaldia jaialdia irailaren 19tik 22ra egingo da Errenterian (Gipuzkoa). Sorkuntza artistikoa eta mestizaje kulturala izango ditu ardantz, itsasoa gogoan hartzen duen ekimenak.

Marea bizien itsasbeheraren eraginez kostaldeko inguruak agerian geratzen dira, ikuspegi ikusgarriak erakutsiz. Urak estalita izan ohi dituen zirrikitu eta txokoak bistaratzen dituzte marea biziek, eta Atlantikaldiak ere, oraindik ezagun ez diren sortzaile eta artistak bistaratzeko apustua egin nahi du; “sortzaileentzako katapulta izan nahi du, eragileen jarduna azaleratu nahi dugu, hain zuzen” azpimarratu du Errenteriako alkateak. Marea bizietako itsasgoretan berriz, nabigagarri ez diren lekuak urez betetzen dira, eta bertaratzeko aukera eskaintzen dute; “Atlantikaldiaren itsasgorak musika eta kulturaz beteko du Errenteria, herritar ororen eskura jarriz” gaineratu du Otaegik.

Sorkuntza ardatz Dagoeneko 2019ko edizioa sorkuntza prozesu ezberdinetan barneratua dago, ohiko Itsas Elkarrizketez gain, Errenteriako Udalak, Etxepare Euskal Institutuak eta Dance Base-k (Eskoziako Dantza Zentro Nazionala) elkarlanean sustatutako Atlantik 1050 proiektua abian da, adibidez. Jaialdiko kartela sortzeko iazko bideari jarraiki, Errenteriako Savanna estudioko Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandum eta Daniel Delgado ‘Pistachie’ ilustratzaile mexikarraren arteko elkarlanaren emaitza da aurtengo irudia eta kartela: ozeano Atlantikoaz bestaldeko Marea Bizien erritua islatu nahi izan dute bertan, mexikar magia oinarri hartuta. “Atlantikaldiaren atmosfera sortuko duten bi jainkosa mexikar irudikatu dituzte konjuru bat egiten”, azaldu du alkateak.

Beste sorkuntza prozesu baten fruitua da Nøgen musika taldeak aurtengo ediziorako sortu duen ‘Marean’ kantua ere. Ibilbide laburreko taldea izan arren, beraien nortasun bilakatzen ari den pop-folk urbanoa oinarri hartuta sortu du taldeak abestia. Hitzak, berriz, Beñat Gaztelumendi bertsolariak idatzi ditu. Halaber, gaineratu du, aurreko edizioei jarraiki, jaialdia bi zutabetan oinarrituko dela: kultur topagune itzela eta musika jaialdi bakarra. Kultur Topagunea: Jaialdiaren izaera Kultur topagune den aldetik, Atlantikaldiak herriaren izaerarekin bat datozen balioak barne hartzen ditu. Ion Collar Kultura zinegotziak esandakoaren arabera, jaialdi parte-hartzailea da: “kulturen eta hizkuntzen arteko elkarbizitza erraztea du helburu.

Eragile ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarlana sustatzen du, gure artean eta kultura ezberdinen artean”. Gainera, jaialdia aurrera ateratzeko “eragileen inplikazioa beharrezkoa” dela eta “Atlantikaldiak kultura modu zabalenean ulertzen” duela azpimarratu du Collarrek, “aniztasuna eta oreka sustatuz”. Hori dela eta, Kultura zinegotziak eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei: “Aurreko edizioetan bezala, proposamen zaparrada ederra jaso dugu Atlantikaldiaren programazioa osatu eta aberasteko. Eskerrak beraz, guztiei”. Jaialdiaren lantaldeak bideragarri jo dituen proposamenekin mota guztietako 75 ekintza inguru izango dituen egitaraua osatzen ari da orain: musika, dantza, gastronomia, erakustaldiak, kaleko artea, kirola…

Musika

Musika jaialdia Atlantikaldiaren bigarren zutabea musika jaialdia da. Iker Tolosa, Atlantikaldiaren zuzendariak eta Errenteriako Kultura teknikariak, Lehendakari Agirre plazako eszenatoki nagusian izango diren taldeen izenak aurreratu ditu: “Nathy Peluso, The Skatalites, Abdul & The Gang eta BIM Bénin International Musical taldeak izango ditugu kartelburu aurtengo edizioan”. Abdul and The Gang taldea irailaren 20an igoko da oholtzara, ostiralez, 21:30ean. Ondoren, 22:30ean, The Skatalites-en emanaldia hasiko da. Larunbateko protagonistak BIM Bénin International Musical afrikarrak eta Nathy Peluso izango dira; hilaren 21ean, 20:00etan lehenak eta 22:30ean bigarrena igoko dira oholtzara. Sorkuntza egonaldiak Aipatutakoak kontzertu berezi eta bakarrak izango direla azpimarratu du Tolosak, izan ere, sorpresa ezberdinak ekarriko baitituzte: “duela lau urte abiatutako Itsas Elkarrizketekin jarraitu dugu, kanpoko eta hemengo musikarien artean kolaborazioak eta egonaldiak sustatuz.”

Hala, irailaren 19an, ostegunean, Niessen Kulturgunean gertatuko den bi talderen egonaldi artistikoaren emaitza eskainiko da eszenatoki nagusian, 20:00etan: Oreka TX eta San Salvador taldeen elkarrizketatik sortuko den ikuskizuna, hain zuzen. Jaialdiaren beste gune batzuetan egitaraua osatuko duten musika emanaldi gehiago ere izango direla baieztatu du eta datozen asteetan emango dutela horien berri. Babesleak Insalusek bat egin dut aurtengoan Atlantikaldiarekin. Mariscalek esan duenez, ur markaren balioak eta jaialdiaren filosofia ildo berean berean doaz eta horregatik erabaki dute babesle izatea. Horren arabera, udan zehar, 20.000 botila ur izango dira Oarsoaldean Atlantikaldiaren etiketa bereziarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere diruz lagunduko du jaialdia


Segur aski asko interesatuko zaizu...
The Skatalites musikaren historia bizia dira. Banda Jamaikan jaio zen 1964an eta ska musikaren sortzailetzat jotzen da. Bi Gr... (gehiago irakurri)
NATHY PELUSO
Nathy Pelusok musikan bide berriak aurki daitezkeela sinesteko aukera ematen digu. Hip-hop, soul, swing, jazz edo bluesaren a... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenterian irailaren 14tik 17ra Atlantikaldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da, 'Bitakora' lelopean. Kultura anitze... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Rodrigo Cuevas, Fémina, Aywa, Nidia Gongora, Bia Ferreira, EDE, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte izango dira, besteak beste, au... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaia... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaial... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago